From Wikipedia, the free encyclopedia
Marco Minghetti (Bolonia, 1818ko azaroaren 18a - Erroma, 1886ko abenduaren 10a) italiar ekonomialari eta politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1863tik 1864ra eta 1873tik 1876ra.
Bolonian jaio zen, garai hartan Aita Santuen Lurraldekoa zena. 1846an eskaera bat sinatu zion Konklabeari, Aita Santu liberal bat aukera zezan. Il Felsineo egunkaria sortu zuen eta Estatuko lehen gobernu liberaleko kide izan zen. Pio IX.a Aita Santuak Risorgimentoari uko egin ziolako atsekabetuta, Piemonteko armadarekin bat egin zuen, eta hainbat ministerio-kargu izan zituen.
1863an Italiako Erresumako lehen ministro izendatu zuten. 1864an hitzarmen bat sinatu zuen Napoleon III.arekin, Frantziak Erroma ebakuatzeko eta Italiako hiriburua Turindik Florentziara lekualdatzeko. Turindarren oposizioak dimititzera behartu zuen.
1873an, lehen ministro kargura itzuli zen, eta han jarraitu zuen 1876an eskuinak galdu zuen arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.