Mahats
mahatsondoaren fruitua From Wikipedia, the free encyclopedia
mahatsondoaren fruitua From Wikipedia, the free encyclopedia
Mahatsak (beharbada aitzineuskaraz *banats)[1][erref. behar] sasoika hazten diren fruituak dira, gordinik edota prozesaturik jan daitezkeenak.
Mahats | |
---|---|
baia eta fruitu | |
Historia | |
Honen produktua | Vitis vinifera, Mahatsondo eta Vitis vinifera subsp. vinifera |
Mahatsondoak mahatsak ematen dituzten landareak dira eta mahastiak, mahatsondoen multzo handiak.
Blanca Urgell hizkuntzalariaren iritziz, mahats hitza fruitu bat izendatzeko zaharrenetako bat izan daiteke.[2] Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren arabera, mahatsarno erabiltzen zuen Joanes Leizarragak (1506-1601), beti elkarketa eginez, inoiz ez arno soila.[3]
A, B eta C bitaminez aberatsa, mahatsak oligoelementu ugari ditu, organismoak asimilatu ahal izateko oreka egokian. Mahats hazi bakoitza argizariz estalita dago, legamiaz aberatsa. Energetikoa, mineralizatzailea, detoxikatzailea, freskagarria eta libragarria, mahatsak oroimenean eragina du eta zelulen berriztapenean, eta zainen babesean ere bai. Mahatsa jatea ona da, arazo hepatikoak, nerbiosoak edo digestiboak dituztenentzat.
Mahats gordina | |||
ura: 80,54 g | errauts totalak: 0,48 g | zuntzak: 0,9 g | balio energetikoa: 69 kcal |
proteinak: 0,72 g | lipidoak: 0,16 g | gluzidoak: 18,10 g | azukre sinpleak: 15,48 g |
oligoelementuak | |||
kaltzioa: 10 mg | burdina: 0,36 mg | magnesioa : 7 mg | fosforoa: 20 mg |
potasioa: 191 mg | kobrea: 0,127 mg | sodioa : 2 mg | zinka: 0,07 mg |
bitaminak | |||
C bitamina: 10,8 mg | B1 bitamina: 0,069 mg | B2 bitamina: 0,070 mg | B3 bitamina: 0,188 mg |
B5 bitamina: 0,050 mg | B6 bitamina: 0,086 mg | B9 bitamina: 0 µg | B12 bitamina: 0,00 µg |
A bitamina: 65 UI | erretinola: 0 µg | E bitamina: 0,19 µg | K bitamina: 14,6 µg |
gantz-azidoak | |||
aseak: 0,054 g | monoasegabeak: 0,007 g | poliasegabeak: 0,048 g | kolesterola: 0 mg |
Prozesaturik, mahats zukuak, ozpina, muztioa eta ardoa egiteko erabiltzen du gizakiak. Mahaspasak fruitu lehorrak dira, mahats lehorrez eginak.
FAOren arabera, munduko 75.866 km² mahatsa landatzeko erabiltzen da, eta urtero % 2 handitzen da. Mahats ekoizpenaren % 71 ardoa egiteko erabiltzen da; % 27, fruta gisa; eta % 2, fruitu lehor gisa. Ekoizpenaren zati bat mahats zukua egiteko erabiltzen da.
Honako taula honek mahasti eremu handienak estatuka erakusten ditu:
Herrialdea | Eremua |
---|---|
Espainia | 11.750 km2 |
Frantzia | 8.640 km2 |
Italia | 8.270 km2 |
Turkia | 8.120 km2 |
AEB | 4.150 km2 |
Iran | 2.860 km2 |
Errumania | 2.480 km2 |
Portugal | 2.160 km2 |
Argentina | 2.080 km2 |
Australia | 1.642 km2 |
Libano | 1.122 km2 |
10 mahats ekoizle handienak – 2009-10-8 | ||||
---|---|---|---|---|
Estatua | Ekoizpena (tonak) | Oharra | ||
Italia | 8,519,418 | F | ||
Txina | 6,787,081 | F | ||
Estatu Batuak | 6,384,090 | F | ||
Frantzia | 6,044,900 | F | ||
Espainia | 5,995,300 | F | ||
Turkia | 3,612,781 | F | ||
Iran | 3,000,000 | F | ||
Argentina | 2,900,000 | F | ||
Txile | 2,350,000 | F | ||
India | 1,667,700 | F | ||
Mundua | 67,221,000 | G | ||
F = FAOSTAT 2007, G = Guztira gehitua (datu ofiziala, erdi-ofizialak eta estimazioak barne); Iturria: FAO |
Ez dago estatistika fidagarririk ekoizpenari buruz mahats motaka. Hala ere, motarik hedatuena Sultana dela uste da, gutxienez 3.600 km² eremuan landatua. Bigarren hedatuena Airén mota da. Beste mota hedatuenak Cabernet Sauvignon, Merlot, Grenache, Tempranillo eta Chardonnay dira[4].
Mahats mota ugari dago, mahatsondoa erraz mutatzen den espeziea baita, hamaika aldaera sortzen dituena. Euskal Herrian ardoa egiteko erabiltzen direnen artean, heuek ezagunenak dira:
Ardo zuria egiteko mahats barietate batzuk ezagunak dira gure artean, hala nola
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.