Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz edo zuhaixkaz esaten da. Hosto bakun eta txandakatuak eta lore-atal ugari dituzten lore handi, erregular eta gehienetan hermafroditak dituzte. From Wikipedia, the free encyclopedia
Magnoliazeoak (Magnoliaceae) Magnoliales ordenako landare- angiospermen familia bat dira.[2] Txandakako hostoak dituzte, loreak handi usaintsuak eta kusku txikiz osatutako fruitua.[3] Bi subfamilia ditu:
Magnoliaceae | |
---|---|
Kretazeo-Gaur | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Azpibanaketa | |
Magnolioideae subfamilia
Liriodendroidae subfamilia
|
Magnoliazeoak zuhaitzak eta zuhaixkak dira, eta Asiako eta Amerikako eskualde epel eta tropikaletan bizi dira. Familiak 219 espezie ditu, 7 generotan banatuak (sailkapen-sistema batzuek, dena den, Magnolioideae subfamiliako guztiak Magnolia generoan sartzen dute).
Familiaren eta generoaren izenaren jatorrian Pierre Magnol dago, Montpellierko botanikari bat. Genero horretako lehen espezie identifikatu zena M. virginiana izan zen, 1680ko hamarkadan Ipar Amerikara joandako misiolari batzuek aurkitua.
Magnoliazeoen familiako zuhaitzak erraz ezagutzen dira: zurtoin monopodiala dute, eta hostotza trinkoa. Gainera, hazten diren tokian hosto lehor larrukara eta lustredunez osatutako ohe bat izaten da, sepalo eta petalo mamitsuz eta pareta lodiko fruitu-hondakinez hornitua. Loreetan ez daude ondo bereizita petaloak eta sepaloak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.