Lorenzo Valla —latinez Laurentius Vallensis— (Erroma, Italia, 1407 – 1457ko abuztuaren 1a) humanista, filosofoa eta latinezko idazlea izan zen. Irakasle izan zen Pavian, Napolin eta Erroman, eta Nikolas V.a aita santuaren idazkari. Idazle greko eta erromatarren idatziak ezagutarazteagatik eta antzinateko jakintza eta kristau fedea uztartzen egindako lanagatik da batez ere ezaguna. Homero, Herodoto, Esopo eta Tuzididesen obrak latinera itzuli zituen.
Lorenzo Valla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1407 |
Lehen hizkuntza | Medieval Italian (en) |
Heriotza | Erroma, 1457ko abuztuaren 1a (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) Medieval Italian (en) |
Irakaslea(k) | Leonardo Bruni Giovanni Aurispa (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filologoa, unibertsitateko irakaslea, filosofoa eta apaiz katoliko latindarra |
Enplegatzailea(k) | Paviako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | humanismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Obra nagusiak: De voluptate (1431); Disputationes dialecticae (1439), Erdi Aroko pentsalarien aristotelismoaren aurkakoa; Elegantiae linguae Latinae (1444), latina testuetan oinarrituta ikastekoa, eta In Novum Testamentum adnotationes (1449).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorenzo Valla |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.