From Wikipedia, the free encyclopedia
Esopo (antzinako grezieraz: Αἴσωπος, Aísōpos) Antzinako Greziako balizko alegia idazle bat da, genero horren sortzailetzat joa. Frigian edo Trazian jaioa, esklaboa zen, baina aske utzi zuten.[1]
Esopo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mesembria (Pontus) (en) , K.a. 570? |
Heriotza | Delfos, K.a. 520? (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | alegialaria, mythographer (en) , filosofoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ez dago frogatuta egiaz bizi izan ote zen, zenbait historialarik irudi fantastikotzat jotzen baitute. Hala ere, ondu zituen alegiak eskoletan erabili ziren eta Platonek aipatzen du Sokratesek haren apologoak buruz zekizkiela.
Ondorengo idazle batzuek jaioterri desberdinak ematen dizkiote eta haren biografietan hainbat datu kontrajarri topa daitezke.[2]
Heraklides Pontikok dio Traziakoa zela, Jantosen esklabu jaio eta gero Idmonen libertu izan zela. Fedrok bere alegia esopikoen bilduman Frigian kokatzen du, Suidasek bezala. Planudesi egotzitako idazki batean Frigiako Amoriumen jaio zela ageri da.
Esopo bizi izan zen garaia ere autore ugariren aztergai izan da, baina data guztiek kokatzen dute K.a. 600. urtearen inguruan. Adibidez, Herodotok dio K.a. 570 eta 520aren artean bizi izan zela. Heraklides Pontikoren arabera, aldiz, 540aren inguruan. Rossiesen ustez, Fedro eta beste batzuen arabera, K.a. 612 eta 527aren artean bizi izan zen eta Pisistratoren garaikidea izan zen.
Delfosen hil ei zuten, lapurreta-salaketa faltsu baten ondorioz.[3]
Haren lanak lehen Faleroko Demetriok, eta gero Fedro, Babrio, Jean de La Fontaine eta Felix Maria Samaniegok, besteak beste, bildu edo egokitu zituzten.[3]
Alegiok “Aro Arkaiko” izeneko aldikoak dira; orduan, iturriak herri-kontakizunak ziren, eta askoren ustez satiratzat jo daitezke. Irakaspen morala dute, baina dotrinarik ez. Eguneroko bizitzako esperientziak hartu eta ideia pragmatikoen multzo bat osatzen dute.
Hauexek dira idatzi zituen lan nagusietako batzuk:
Berea izan gabe (egile ezezagun batena da), “Eskorpioia eta igela” ere Esopori egozten diote.
Azken urteetan egin diren itzulpenez gain, Bizenta Mogelek[4] haren Ipui onac obran Esoporen 50 alegia euskaratu zituen 1804an, Samaniegoren bertsioak ere kontuan hartuta.
Joseba Altunak ere bere alegia batzuk itzuli zituen (Esopo'ren Ipuñak (1921, Euzko-Deya): «Otsua ta txakuŕa»; «Eŕbiñudia ta sagubak»; «Otsua ta bildotsa»; «Otsua ta amianua»; «Ollaŕa ta pitxija»; «Saguba»; «Ugarixua ta miruba»; «Luna»; «Beya, auntza ta aŕdija»; «Belea ta lukija»; «Gixona ta sugia»; «Txakuŕa ta okelazatija»; «Auntza, aun tzumia ta o tsua»; «Lugiña ta sugia»; «Arakiña ta arijak»; «Eskubak, oñak eta sabela»; «Agurea ta semia»; «Mercurio ta eguŕgiña».[5]
Juan Etxebarria Martinek ere alegia batzuk itzuli zituen (Esopo'ren alegiak, (1967, S. Anton'go Katekesia): «Intxaurrondoa», «Otsoa ta artzaiñak», «Astoa leoi-narruagaz», «Belea», «Piñua», «Zaldia ta morroia», «Txitxarra ta iñurriak», «Iñurria ta usoa», «Baserritarra ta bere semeak», «Idiak eta burdi-ardatza», «Artzaiña ta otsokoa».[6]
Olerti aldizkariak ere itzuli zituen batzuk.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.