From Wikipedia, the free encyclopedia
María Dolores Flores Ruiz, Lola Flores, (Jerez de la Frontera (Espainia), 1923ko urtarrilaren 21a - Alcobendas (Madril), 1995eko maiatzaren 16a) kopla abeslari, dantzari eta aktore espainiarra izan zen. La Faraona ezizenaz ezagutzen zuten.
Lola Flores | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Dolores Flores y Ruiz |
Jaiotza | Jerez de la Frontera, 1923ko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Jerez de la Frontera Madril |
Talde etnikoa | espainiarra |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Alcobendas, 1995eko maiatzaren 16a (72 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | El Pescaílla (en) (1957ko urriaren 27a - 1995eko maiatzaren 16a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, flamenko-dantzaria, aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Xerez Club Deportivo |
Izengoitia(k) | Lola Flores eta La Faraona |
Genero artistikoa | andaluziar kopla flamenkoa rantxera |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI Belter Seeco RCA Victor Sony Music Entertainment |
|
Antonio González El Pescaílla (1926-1999) gitarra-jotzailearekin ezkonduta egon zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Lolita Flores (Dolores González Flores), Antonio Flores (Antonio González Flores) eta Rosario Flores (Rosario González Flores) abeslariak. Carmen Flores abeslariaren ahizpa izan zen, Quique Sánchez Flores futbolari ohia eta entrenatzailearen izeba eta Elena Furiase (Lolitaren alaba) eta Alba Flores (Antonioren alaba) aktoreen amona.
Lola Flores San Miguel auzo flamenkoan jaio zen, Jerez de la Fronteran, 1923ko urtarrilaren 21ean. Ez zituen 12 urte eta dantzari ezaguna zen bere hiriko giro artistikoan eta, hasiera hartan, Concha Piquerren eta Estrellita Castroren abestiak interpretatzen zituen. Asko ziren Lola ijitoen etniakoa zela pentsatzen zutenak, baina berak beti egin zion uko iritzi honi. Andaluziarra bai, baina ez ijitoa, zioen. Hala ere, andaluziar ijitoen musika eta kulturarekin bat egin zuen.
1939an, 16 urte zituenean, Jerezeko Villamarta Antzokian egin zuen debuta, Rafael Ortega, Custodia Marchena eta Melchor de Marchena gitarraren Luces de España ikuskizunean. Bautizá con manzanilla abestu ohi zuen han.
Arrakasta handienak Manolo Caracolekin lortu zituen eta, 1951ra arte harekin egin zuen lan.
1958an, Antonio González El Pescaílla gitarra-jotzailearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin: Lolita, Antonio eta Rosario. Etorkizunean, hirurak murgilduko ziren musikaren munduan, bere ahizpa Carmen Floresek egin zuen moduan.
New Yorkeko Madison Square Gardenen egingo zuen saio bat eta, emanaldiaren osteko kritika ospetsu bat gogoratzen da:
« | No sabe cantar, no sabe bailar, no se la pierdan. | » |
1962an, Lazo de Dama de Isabel la Católica saria jaso zuen eta, 1967an, Círculo de Bellas Arteseko urrezko domina. 1994an, berriz, asko estimatu zuen lanaren domina jaso zuen.
1939 eta 1995 artean, film eta telesail ugaritan agertu zen, beti ijito paperean. Horien artean, 40ko hamarkadako klasiko bat nabarmentzen da: Embrujo (1947, Carlos Serrano de Osma) Manolo Caracolekin, garai hartako bere bikote artistiko eta sentimentalarekin, egin zuen drama musikala. 50eko hamarkadako film folklorikoetatik Morena clara (1954), El duende de Jerez (1953) eta Maria de la O (1959) nabarmentzen dira, azken hau Antonio González El Pescaíllarekin egingo duen lehena.
Era berean, aipatu beharko genuke La hermana San Sulpicio (1962) eta La faraona (1955) eta Sueños de oro (1958) drama mexikarrak.
1972an, Casa Flora egin zuen eta baita Una señora estupenda ere. 1983an etorri ziren Juana la loca... de vez en cuando komedia, Isabel katolikoari bizia emanez, Truhanes (1983) edo Sevillako Erakusketa unibertsalerako egindako Carlos Sauraren Sevillanas (1992) dokumentalean ere parte hartu zuen.
Bi artista folkloriko eta zineko aktore izan zituen oso lagun: Carmen Sevilla eta Paquita Rico. Hispanoamerikan ibili ziren elkarrekin eta, 1952an, Luis Saslavskyren El balcón de la luna egin zuten.
2007an, Antena 3ek egin zuen Lola Floresen bizitzaren inguruko filma.
Bizitza osoan izan zen telebistan gertu ikusten zen artista, baina, 90eko hamarkadan, aurkezle izatera iritsi zen. Telecincoko El tablao de Lola, Antena 3eko Sabor a Lolas (1992-1993) eta TVEko Ay Lola Lolita Lola (1995) izan ziren programak, azken biak alaba Lolita Floresekin batera. Azken programa bertan behera geratu beharrean izan zen, 13. emanaldian, Lolaren gaixotasunak okerrera egin baitzuen. Hasieran zutik abesteko pentsatuta bazegoen ere, artistak aulkia eskatu zuen eta, besoa ia geldi eta ezinean, abesteari ekin zion, baina ezin izango zuen aurreikusitakoa bukatu.
Azken egunak iritsi arte arituko zen Lola kanta eta dantza.
Lolak arrakasta handiak lortuko zituen flamenkoan: Ay Lola, España mia, Guerga flamenca, Mi mundial 82 (1982), La ilimitable Lola (1990) eta abesti ezagunak utzi zizkigun: A tu vera, Torbelllino de colores, Ay pena penita pena, La zarzamora... Artistak nahi bezala, azken honen banda sonora izango zuen hiletetan lagun.
Lola ez zen sekula protagonista izango, baina bere partaidetza eskaini zuen hainbatetan: Los ladrones van a la oficina (1994-1995) da adibide; Lolita eta Antoniorekin batera, ijito familia osatuko zuten. 5 bat pasarteetan agertuko zen era horretan.
Bizirik ikusi zuen berari eskainitako omenaldi bat baino gehiago. 1990ean Miamin egindakoa garrantzi handikoa izan zen eta garaiko artista askok hartu zuten parte: El Puma, Rocío Jurado, Celia Cruz eta Lolaren sendi osoa. Lolak berak ere parte hartu ohi zuen haietan.
1994an, Antena 3ek egin zion azken omenaldia, eta Lola gonbidatu zuten, ikusle bezala bakarrik agertu bazen ere: Ya puedo morir tranquila esan omen zuen ondoren.
1995eko maiatzaren 16an hil zen bere El Lerele egoitzan. 72 urte zituen, 1972an diagnostikatu zioten bularreko minbiziak hil zuenean. Bere hil-kapera gaur egungo Teatro Fernán Gomez antzokian, Madrilen, jarri zuten. Hilkutxa ireki batean eta mantila zuri batekin jantzita, Madrilgo La Almudena hilerrira eraman zuten bertan hilobiratua izateko. Jende andana itzela izan zuen lagun eta hiletak zuzenean telebistaz eman zituzten
Ama hil eta, handik 15 egunera (1995eko maiatzaren 31n), bere semea Antonio Flores hilik aurkitu zuten bere El Lereleko etxean. Ustez, heriotzaren arrazoia narkotikoen gaindosia izan zen. Amarekin batera lurperatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.