From Wikipedia, the free encyclopedia
Carlos Saura (Huesca, 1932ko urtarrilaren 4a - Madril, 2023ko otsailaren 10a) espainiar zinemagilea izan zen.
Carlos Saura | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Huesca, 1932ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Collado Mediano, 2023ko otsailaren 10a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Adela Medrano (en) (1957 - 1961) Mercedes Pérez (en) (1982 - 1990) Eulàlia Ramon (en) (2006 - 2023ko otsailaren 10a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria, idazlea, zinema gidoilaria, errealizadorea eta zinemagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Zinema-ikasketak Madrilen egin zituen. Film laburrak egin zituen, eta argazkilaria izan zen. Los golfos (1959) du lehen film luzea, neorrealismoaren eragina duen lan bikaina. Zentsurak moztu eta itxuragabetu zion hurrengo filma, Llanto por un bandido (1963, Bidelapur batengatik deitorez). 1964an Elías Querejeta ekoizlea ezagutu zuen, eta hamahiru film egin zituzten elkarrekin, zentsurari erronka eginez garai hartako Espainiako giroa parabolen bidez adierazten zutenak: La caza (1965, Ehiza), Espainiako Gerra Zibilari buruzko parabola zorrotza; Peppermint frappé (1967), Stress es tres, tres (1968), La madriguera (1969) gizonen eta emakumeen arteko harremana aztertzen duten filmak; El jardín de las delicias (1970), Ana y los lobos (1972) eta La prima Angélica (1973) frankismoaz eta oroimenaz mintzo direnak; Cría cuervos (1975) eta Elisa vida mía (1977) haurren eta helduen arteko harremana kontatzen dutenak. Film horiekin nazioartean arrakasta handia izan zuen, eta hainbat sari jaso zituen. Franco hil ondoren, Con los ojos vendados (1978), torturari buruzko filma egin zuen. Handik aurrera, askotariko filmak egin ditu: komediak, Mamá cumple cien años (1979), film errealistak, Deprisa, deprisa (1981), abenturazkoak, El Dorado (1987), barnekoiak, La noche oscura (1988), tragikomediak, Ay, Carmela! (1990), eta flamenkoari buruzkoak, Antonio Gades dantzariarekin batera: Bodas de sangre (1981), Carmen (1983), El amor brujo (1986), Sevillanas(1992).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.