Loira (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Loira[1] (frantsesez: Loire, okzitanieraz: Léger / Leir, frankoproventzeraz Lêre, bretainieraz: Liger), Frantziako erdialdeko ibaia da, herrialde horretako luzeena (1024 km). Arroak 117.000 km²ko azalera du, hau da, Frantziako bostena baino gehiago. Loira ibarreko erdialdea UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 2000ko abenduaren 2an.
Loira (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Ibai nagusi |
Luzera | 1.006 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°50′30″N 4°13′07″E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Auvernia-Rodano-Alpeak |
Departamendua | Allier |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 117.356 km² |
Arro hidrografikoa | Loire basin (en) |
Ur-emaria | 835 m³/s |
Iturburua | Saint-Martial, Saint-Martial, Sainte-Eulalie eta Mont Gerbier de Jonc (en) (1.404 m 1.412 m 1.408 m) |
Bokalea () | Bizkaiko golkoa (Saint-Brevin-les-Pins Saint-Nazaire) |
Udaberrian eta udazkenean ur handiak izaten ditu, euriteen eta elurteen eraginez, eta udan izan ohi du maila behereena. Erromatarren garaietatik XIX. mendean burdinbidea zabaldu zen arte, ontziz ibiltzeko ibaia izan da, baina gaurko egunean ontzi bidezko garraioak ez du inolako garrantzirik, Nantestik aurrera ez bada. Loira ibaiaren bazterretan eraiki ziren gazteluek ospe handia dute. XV. mendekoak dira lehenengo gazteluak (Amboise), eta bereziki ugaldu ziren Errenazimentuaren garaian Blois, Tours, Berry eta Anjouko lurraldeetan.