Leuconostoc mesenteroides
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leuconostoc mesenteroides Leuconostoc generoko bakterioa da, bakterio laktikoen taldean sailkatzen dena. Talde honetako bakterioek hartzidura laktikoa burutu eta glukosa azido laktiko bihurtzen dute.
Leuconostoc mesenteroides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Leuconostocaceae |
Generoa | Leuconostoc |
Espeziea | Leuconostoc mesenteroides [[|]] |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Tomate |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Leuconostoc mesenteroides bakterio Gram positiboa da, koko itxurakoa. Anaerobio fakultatiboa, ez da mugikorra eta ez du esporarik sortzen. pH azidoetan bizi da (4,5 eta 7 bitarteko pHtan) [1].
Mikrobio hau prozesu industrialetan erabiltzen da dextranoa lortzeko. Bakterio honen polisakaridoak sortzeko gaitasunari buruzko lehen erreferentziak azukrearen industriak kutsatzen zituela ikustean egiaztatu zen, muki-masa handiak sortuz: sakarosa (azukre-industrian ugaria) dextrano bihurtzen du Leuconostoc mesenteroides-ek. Giro aerobioan, oxigenazio onarekin, Leuconostoc mesenteroides-ek inguruneko glukosaren % 40 dextrano bihur dezake. Dextranoak ospitaleetan erabiltzen dira, hortzetako pastan agente lodigarri gisa eta izozkien fabrikazioan ere.
Janarien industrian, bestalde, erabiltzen da Leuconostoc mesenteroides, barazkiak hartzitzeko eta sauerkraut bezalako janari hartzituak eskuratzeko.
Orokorrean patogenoa ez bada ere, bakterio honen andui batzuk infekzio nosokomialekin lotu dira kasu gutxitan [2]. Mikrobio oportunista bezala jardun dezake, beraz.