Hartzidura laktiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hartzidura laktikoa edo esne-hartzidura[1] hartzidura-mota bat da, zeinean glukolisian sortutako azido pirubikoa erreduzitzen baita eta esne-azidoa sortu. Esne-hartziduraren barruan bi mota bereiz daitezke: homolaktikoa, esne-azidoa denean ekoizkin bakarra, eta heterolaktikoa, esne-azidoaz gain, beste produktu batzuk ere ekoizten direnean.
Hartzidura mota hau bakterio, protozoo eta onddo batzuek burutzen dute, eta baita gihar ildaskatuen zelulek ere, zelula horiek oxigeno gutxi jasotzen dutenean eta lan handia egin behar dutenean [2].