From Wikipedia, the free encyclopedia
Lespugueko venusa Paleolitoko Venus ikoniko bat da, mamut-boliz egina. Hamabost zentimetroko altuera du ebakarrik ta Garona Garaiko leize baten ondoan aurkitu zuten. Lespuguen. 21. mendean, Parisko Musée del Homme Gizakiaren Museoko antropologia sailean dago ikusgai.
Lespugueko venusa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. XXIII. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako lanak]] |
Mugimendua | paleolitoko pinturak |
Aurkikuntza lekua | Rideaux cave (en) |
Aurkikuntza data | 1922ko abuztuaren 9a |
Aurkitzailea edo asmatzailea | René de Saint-Périer |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | bolia |
Genero artistikoa | Paleolitoko Venusa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Q3258382 |
Honen parte da | Gravettiar |
Kokapena | |
Bilduma | Musée de l'Homme (en) |
Inbentarioa | MNHN-HA-19030 eta (catalogue mnhn) |
Koordenatuak | 43°14′05″N 0°39′46″E |
Historia | |
Erakusketak | Q115360421 |
Iruditxoa mamut-boliz egina dago. Bere dimentsioak, berreraikuntzaren ondoren neurtuta hauek dira: 147mm x 60 mm x 36mm. Frontaltasunaren legea errespetatzen da. Bularrak, sabela eta izterrak zirkulu baten inguruan inskribatzen dira, erronbo baten barruan burua eta hankak daudelarik. Bularrak eta ipurdia tamaina handikoak dira, ia esferikoak. Hankak motzak dira eta oinak ez daude ia zirriborratuta. Burua txikia eta oboidea da, adats gisa interpretatu diren lerro leunki grabatu paraleloekin. Beste elementu batzuk (ahoa, sudurra, begiak, belarriak) ez dira modu errealistan zehazten. Atzeko aldean marra grabatu paralelo horizontalak daude, ipurdiaren mailatik gorantz eta beherantz. Ez dago jakiterik zeri dagozkion mara horiek, baina adituren batek proposatu du jantzi mota bat izan zitekeela.
Bular handi eroriak, abdomen nabarmena eta ipurmasail irtenak dituen emakumezko irudia da. Gainerako tiro fisikoak, aldiz, askoz modu sinpleagoan irudikatzen dira.
Erabilitako boliaren gainazala oso txartatua da, manipulazio jarraituaren ondorioz.
Gorputzaren bolumenen naturalismorik ezak ez du eragozten estetikaren ikuspegitik arte paleolitikoko ale garrantzitsuenetakoa izatea estatuatxo hau. Ez da emakume-gorputz bat fideltasunez erreproduzitu nahi izan, baizik eta emakumeen botere sortzailea modu sintetiko batean irudikatu nahi izan da. 20. mendeko artisten inspirazio esplizitua izan dira Venus hau eta beste batzuk, adibidez Picassorentzat.[1] [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.