Europako Neolitoko kultura arkeologikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
LBK kultura edo Lerrodun Zeramikaren Kultura, Europa erdialde eta ekialdeko Neolitoko horizonte arkeologiko handia da, K.a. c. 5500–4500 urteen artean garatu zena. LBK alemaniar Linearbandkeramische Kultur terminoaren siglak dira, zeina "zerrendadun edo xingoladun zeramikaren kultura" esan nahi baitu, haien zeramika ontziak, zerrenden bidez dekoratuak egon ohi direlako. Zeramika lineala izendatzen zaio ere. Vere Gordon Childek Europa Ekialderako eta Zentrorako identifikatu zuen. Neolitoko Danubiar I kulturaren barruan kokatzen da .
Lerrodun zeramikaren kultura (LBK) | |
---|---|
Kultura arkeologikoa | |
eta | |
Ezaugarriak | |
Hasiera | K.a. 5600(e)ko hamarkada |
Bukaera | K.a. 4900(e)ko hamarkada |
Aroa | Neolito |
Aztarnategi eredu | ez dago bakarra |
Hedapen geografikoa | Europa Erdi eta Ekialdea |
Bereizgarriak | Zeramika |
Aurrekoa/k | Starčevo–Kőrös–Criş kultura eta Mesolitoa Europan |
Ondoregoa/k | Cucuteni-Trypillia kultura |
Kultur proba gehienak Danubio Ertainean, Elba goikoan eta erdian eta Rin goikoan eta erdian aurkitu dira. Gertaera garrantzitsua da Europako nekazaritzaren hasierako banaketan. Buztingintzan ontzi sinpleak, katiluak, pitxerrak, kirtenik gabeko zukuak eta, ondoren, zepak, oinarriak eta lepoak zulatuta.[1]
Leku garrantzitsuen artean daude Vable eta Nitra Eslovakian; Bylany Txekiar Errepublikan; Langweiler eta Zwenkau (Eythra) Alemanian; Brunn am Gebirge Austrian; Elsloo (Herbeherak), Sittard, Köln-Lindenthal, Aldenhon eta Flomheim Rin goialdean eta Rössen eta Sonderhausen Elba erdialdean. 2019an, Vistula ibaiaren ekialdeko bi konplexu zirkular[oh 1] handi aurkitu ziren Poloniako Torun-dik gertu.[2]
Kultura batek baino gehiagok ordezkatu zuten azkenik LBK. Horietako batzuk Hinkelstein, Großgartach, Rössen, Lengyel, Cucuteni-Trypillian eta Boang-Maritza kulturak dira.
Erdi Danubioko okupazio handieneko eskualdeetan hasi zen (Bohemia, Moravia, Hungaria), eta 1.500 Km inguru hedatu zen ibaietan zehar 360 urtez. Beraz, urtean 4 Km. inguruko hedapen-tasa izan zuen.[3]
Ez dirudi LBK itsas ertzean zabaldu zenik; adibidez, ez da ageri Danimarkan, eta ez da Alemania eta Poloniako iparraldeko kostaldean agertzen, ez eta Errumaniako Itsaso Beltzeko kostan ere. Iparraldeko kostaldeko eskualdeetan, izokin atlantiko aberatsa ustiatzen duten kultura mesolitikoek jarraitu zuten. LBKren kontzentrazio arinagoak daude Herbehereetan, hala nola Elsloo-n, Herbehereetan, Darion-en, Remicourt-en, Fexhe edo Waremme-Longchamps eta Oder eta Vistularen ahoetan.
LBKren hedadurarik handienean, ekialdetik mendebaldera, Sena-Oise (Parisko arroa) lerrotik Dnieper lerroraino iristen zen, eta hegoalderantz, Danubio ibaiko goiko arroraino.[4] Une batean, Southern Bug bailaran zabaldu zen, Dniester haranera jauzi egin zuen, eta hegoalderantz joan zen Dniester ertainetik Danubioraino, Errumaniako ekialdean, Karpatoen ekialdean.
Historiaurreko garai gehienetan gertatzen den bezala, Neolitiko kultura ezberdinen kronologia ezartzeko, kultura horiek identifikatzeko balio izan diren aztarnategietan aurkitzen diren lagin organikoak aztertu behar dira laborategien. C-14 data-kopuru esanguratsu bat lortu da LBK-rako, eta analisi estatistikoak egin dira hainbat lagin-multzotan. Analisi horietako bati esker, LBKren mugak K.a. 5430–5040 urteen artean edo K.a. 5600–4750 urteen artean finkatu da.
Zeramika linealaren kultura ez zen Europa ekialdeko eta erdialdeko Historiaurreko lehen kultura. Ekialdeko Neolitoa honela zatitu izan da:[5][6][7]
Kronologiak alda daitezke eskualde geografikoaren arabera. Bestalde, azken urtetako ikerketen arabera, Neolito berantiarra ez da dagoeneko, Neolitoaren amaieratzat hartzen; Neolitoaren eta Brontze Aroaren arteko trantsizio fasea, Azken Neolitoa fasea litzateke.[8]
LBK kultura barruan, fase hauek bereizten dira:
Mendebaldeko lehen LBK kultura K.a. 5500. urtean hasi zen, agian, K.a. 5700. urtean. Danubio ertainean garatu zen, mendebaldeko Hungaria barne, eta hortik, Rhin, Elba, Oder eta Vistulako arroetara hedatu zen[9]. Batzuetan, Erdialdeko Europako Zeramika Lineala (CELP) izena ematen zaio, Ekialdeko Zeramika Lineala (ALP) kulturarengandik bereizteko. Hungarian, DVK, Dunántúl Vonaldíszes Kerámia, "Transdanubiako zeramika lineala" esaten zaio. Zeramikaren askotariko estilo lokal eta fase identifikatu izan dira kultura honen barruan.
Hasierako fasearen amaieran Herbehereetara iritsi arte datatu daiteke, K.a. 5200 inguruan. Biztanleriak ordurako ekoizten zituen elikagaiak. Hasierako faseak han jarraitu zuen, baina, bitartean, zeramika lineal ertaineko kulturako nota musikaleko zeramikaren (Notenkopfkeramik) fasea agertu zen Austrian, K.a. 5200. urtean, eta ekialderantz hedatu zen, Errumania eta Ukrainara. Aro berantiarrak, edo Ebakiduren zeramikaren kulturak (Stichbandkeramik (SBK), K.a. 5000–4500), bilakaera izan zuen Erdialdeko Europan, eta ekialderantz jo zuen, Vistula eta Elba ibaitik jaitsiz.
Ekialdeko zeramika linealaren kultura Hungaria eta Transilvaniaren ekialdean garatu zen, Transdanubiako zeramika linealaren kulturarekin (Mendebaldeko LBK kulturarekin) bat, edo, agian, ehunka urte gutxi batzuk geroago. Hungariako Ordoki Handia (baita Alföld edo Alföld Handia ere izendatua), Balkanetatik etorritako Starčevo-Körös-Criş kulturako jendeak okupatu zuen K.a. 6100. urte inguruan. Ede Hertelendi, hungariar jatorriko arkeologoak, eta beste batzuek, Neolito Goiztiarra K.a. 5860–5330 urteetan garatu zela diote eta Körös-Criş kultura K.a. 5950–5400 urteetan. Körös-Criş kultura iparraldera zabaldu zen, Tisa ibaiaren goiko ertzeraino eta han gelditu zen bere hedapena. Hungariako Ordoki Handitik iparraldera eta Bükk mendietan (Karpatoen iparraldean), harrizko tresnen merkataritza egiten zuten mesolitikoak bizi ziren .
K.a. 5330 inguruan, LBKren Alföld kultura klasikoa Körös kulturaren iparraldean agertu zen eta gutxi gorabehera K.a. 4940. urtera arte loratu zen[10]. Garai hau, Neolito Ertaina da. beste izen batzuk ere ematen zaizkio kultura edo talde honi: adibidez, Alföld kultura izendatzeko AVK siglak erabiltzen dira, bere hungarierazko izena Alföldi Vonaldíszes Kerámia baita; ingelesez, ordea, Alföld Linear Pottery kultura da, eta hortik ALP kultura. izen batekin edo bestearekin, kultura edo fase hau da ekialdeko zeramika linealaren kulturaren aldaerarik goiztiarrena.
LBK-ko biztanleak ibai-terrazetan eta ibaien inguruetan finkatu ziren loess emankorra zuten eskualdeetan. Lursail txikietan laboreen eta lotutako belar txarren nahasketa bat lantzen zuten, Marija Gimbutasek "baratze motako zibilizazioa" deitu zuen ekonomia .
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.