lurralde historikoa Txekiar Errepublikan From Wikipedia, the free encyclopedia
Moravia (txekiera eta eslovakieraz Morava; alemanez: Mähren; polonieraz: Morawy; latinez: Moravia) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, Txekiako ekialdean dagoena. Bohemia eta Silesiarekin batera, Txekiako hiru eskualde historikoetako bat da. Mendebaldean Bohemiarekin du muga, hegoaldean Austriarekin, ekialdean Eslovakiarekin, ipar-ekialdean Txekiar Silesiarekin eta iparraldean Poloniarekin. 22.348 km²ko azalera du eta 3.000.000 biztanle inguru. Hiri nagusiak Brno eta Olomouc dira.
Iparraldean Sudete mendiak ditu, ekialdean Karpato Zuriak, mendebaldean Moraviako muinoak eta hegoaldean Danubioren ordokia. Morava ibaiak zeharkatzen du lurraldea iparraldetik hegoaldera.
Nekazaritza (mahastiak, laboreak), abere hazkuntza (betabereak eta zurdabereak) eta industria (ehungintza, larrugintza, oinetakoak, siderurgia) dira ekonomiaren oinarriak
VI. mendean eslaviarrek menderatu zuten Moravia. XI. mendean erresuma handia bilakatu zen. Svatopluk I.ak zabaldu egin zuen erresuma, mendebaldeko Eslovakia eta Bohemia beretuz, baina hura hil ondoren haren semeek zatitu egin zuten. IX. mendearen bukaeran magyarrek hartu zuten. 1029an Bohemiaren barne geratu zen, eta 1490ean Austriak mendean hartu zuen. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren Txekoslovakiako eskualde izan zen. Hitlerek Txekoslovakia menderatu zuenean Bohemia eta Moraviako protektoratua sortu zuen, gerra amaitutakoan desagertu zena. 1992an, Txekoslovakia bitan banatu zenean, Moravia Txekiako Errepublikaren barne geratu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.