Lenovo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lenovo Group Ltd.[1] (txinera tradizionalez: 联想集团; pinyinez: Liánxiǎng jítuán), normalean Lenovo deitua, Txinako teknologia konpainia multinazional bat da, egoitza nagusia Pekinen daukana. Konpainiak produktu elektronikoak, PDAk, ordenagailu pertsonalak (eramangarriak eta mahaigainekoak), tabletak, telefono adimendunak, lan-estazioak, zerbitzariak, biltegiratze elektronikoko gailuak, Informazio teknologiak administratzeko softwareak, telebista adimendunak, netbookak, periferikoak, inprimagailuak, ordenagailu-eskanerrak, memoriak, aurikularrak eta telefono mugikorretarako esku libreak diseinatu, garatu, fabrikatu eta saltzen ditu. Integrazioari buruzko informazioaren eta euskarri-zerbitzuen teknologia ere eskaintzen du, eta bere QDI unitateak manufaktura-kontratuak eskaintzen ditu. Konpainiak Interneterako sarbidea ere eskaintzen du FM365.com webgunean.
Lenovo | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Lenovo Group Limited, 联想集团有限公司 eta 联想集团有限公司 |
Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | elektronika eta hardwarea |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa, Wi-Fi Alliance, CVE Numbering Authority (en) eta FIDO Alliance (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 77.000 (2023ko uztailaren 19a) |
Ekoizpena | telefono adimentsu, mahai gaineko ordenagailu, zerbitzari, Ordenagailu eramangarri, tableta, netbook, Periferiko, inprimagailu, telebista, Eskaner, Memoria, hardware, software eta consumer electronics (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Yang Yuanqing (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 50.710.000.000 $ (2020) |
Irabazi garbia | 804.000.000 $ (2020) |
Ustiapen-mozkina | 1.438.000.000 $ (2020) |
Burtsa-kapitalizazioa | 13.367.000 $ (2021eko apirilaren 4a) |
Balore-burtsa | Hong Kongeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1984 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Pekin |
webgune ofiziala |
Lenovo 1984ko azaroan sortu zen Pekinen, Legend izenarekin, eta Hong Kongen sartu zuten 1988an. Konpainiak 2005ean IBMren ordenagailu pertsonalen negozioa erosi zuen eta 2014an Intelen oinarritutako zerbitzarien negozioa erostea adostu zuen. 2012an telefono adimendunen merkatuan sartu zen eta 2014tik aurrera Txina kontinentaleko telefono adimendunen hornitzaile handiena izan da. 2014an, konpainiak Googleren Motorola Mobility telefono mugikorren fabrikatzailea erosi zuen. 2017ko azaroan, Lenovok Fujitsuko konputagailu pertsonalen negozioa erosi zuen 157 milioi dolarren truke, osagai informatikoen hornidura ziurtatzeko eta, horrela, kostuak merkatzeko.[2][3][4]
Lenovok 60 herrialdetan baino gehiagotan ditu operazioak eta 160 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak. Lenovoren egoitza nagusiak Pekinen eta Morrisvillen (Ipar Carolina, AEB)[5] daude, ikerketa zentruekin Pekinen, Shanghaien, Shenzhenen, Xiamenen, Chengdun, Nanjingen, Wuhanen, Yamaton (Kanagawako prefetura, Japonia) eta Morrisvillen. NECekin enpresa bateratu bat ere badu, Lenovo NEC Holdings izenekoa, japoniar merkaturako ordenagailu pertsonalak ekoizten dituena.
2015ean, Lenovo ordenagailuen nazioarteko fabrikatzaile nagusia bihurtu zen munduko salmentetan HP gainditu eta gero[6]. Lenovok, 2019ko martxotik aurrera, munduko konputagailu pertsonalen saltzailerik handiena izaten jarraitzen du.
Lenovok bere akzioak Hong Kongeko Burtsan kotizatzen ditu eta Txinako Hang Seng Indizean afiliatutako korporazioen kide da.