![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c7/Mobile_phone_PHS_Japan_1997-2003.jpg/640px-Mobile_phone_PHS_Japan_1997-2003.jpg&w=640&q=50)
Telefono mugikor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Telefono mugikorra edo sakelako telefonoa (lagunartean maiz mobila, sega-potoa, sakelakoa, mugikorra edo eskukoa) haririk gabeko telefono eramangarria da. Gailua telefonia mugikorrera irrati uhin bidez konektatzen da.
Datu azkarrak Honen azpiklasea, Aurrekoa ...
telefono mugikor
Honen azpiklasea | Telefono, gailu mugikor, cell phone and accessories ![]() |
---|---|
Aurrekoa | landline telephone, cordless telephone, mobile radio station ![]() |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Martin Cooper ![]() |
Aurkikuntza-data | 1973 ![]() |
Hashtag-a | mobile ![]() |
Bereizten duena | zirkuitu-kommutazio ![]() |
Historia | history of mobile phones ![]() |
Unicode karakterea | 📱 ![]() |
Itxi
![Sakeleko telefonoaren bilakaera](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d6/Mobile_phone_evolution.jpg/640px-Mobile_phone_evolution.jpg)
Hasiera batean telefonoz deitzeko bakarrik balio zuten, baina gaur egungo telefono adimentsuek aukera berriak eskaintzen dituzte: SMS mezu laburrak, mezularitzarako aplikazioak, Interneten nabigatzeko aukera, Bluetooth bidezko konexioa, argazkiak eta bideoa egiteko kamara, eta denetariko aplikazioak (musika entzuteko, bideoak ikusteko, bideo-jokoetan aritzeko, eta abar).
Eztabaida sortu da haien erabilerak gizakiongan sor ditzakeen osasun arazoen inguruan. Oker erabiltzeak ere arriskuak sortzen ditu, auto istripuak kasu.