Hewlett-Packard
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hewlett-Packard hornigai elektronikoen fabrikatzailea. Palo Alton (Kalifornia, Estatu Batuak) du egoitza nagusia. Konpainiaren zeregin nagusia informatika, analisi eta neurri-sistema eta produktu elektronikoak diseinatzea, egitea eta haiek behar bezala zaintzeko zerbitzua eskaintzea da. Hewlett-Packardek (HP) 100.000 produktu baino gehiago eskaintzen ditu, eta fabrikak, ikerketa eta garapenerako zentroak, biltegiak eta administrazio-egoitzak ditu 100 herrialde baino gehiagotan. Ordenagailu edo konputagailuen eta haiekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuen salmentak diru-sarrera guztien % 70 inguru hartzen du.
Hewlett-Packard | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Hewlett-Packard Development Company, L.P. |
Mota | negozioa, camera manufacturer (en) ![]() |
Jarduera sektorea | hardwarea, Informazio teknologia eta International Standard Industrial Classification (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa |
Eskumendekoak | Aruba Networks (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 66.000 (2017) |
Ekoizpena | inprimagailu, software, Argazki-kamera digital, Eskaner, tableta, telefono mugikor, pocket computer (en) ![]() ![]() ![]() |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Meg Whitman |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Legezko forma | limited partnership (en) ![]() |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 103.206.000.000 $ (2014) |
Kapital berekia | 27.127.000.000 $ |
Diru-sarrerak | 2.000.000.000 $ (2015) |
Irabazi garbia | 5.014.000.000 $ (2014) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1939ko urtarrilaren 1a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Palo Alto |
Aurrekoak | Compaq (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ondorengoak | HP Inc. eta Hewlett Packard Enterprise (en) ![]() |
Desagerpena | 2015eko azaroaren 1a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
HPk era askotako produktuak eskaintzen ditu: erabiltzaile bakarrarentzako konputagailuak (lan-estazioak eta konputagailu pertsonalak), erabiltzaile askorentzako sistemak (minikonputagailuak), softwareak, periferikoak (inprimagailuak, eskanerrak eta abar barne), sareetarako produktuak, eta abar.