Lego Builder's Journey
2019ko bideojokoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lego Builder's Journey puzzle-jokoa Light Brick Studiok garatu eta Lego Gamesek argitaratu zuen. 2019ko abenduaren 19an lehen aldiz merkaturatu zenean, Lego Builder's Journey joko esklusiboa izan zen hasieran Apple Arcaderen zerbitzurako, iOS, macOS eta visionOSen zegoen eskuragarri. Hala ere, jokoa gero Nintendo Switch-era eta Microsoft Windows-era eraman zen, 2021eko ekainaren 22an eskuragarri bilakatu zelarik.[1] Xbox One-ra eta Xbox Series X/S-ra ere eraman zuten 2021eko azaroaren 25ean. 2022ko apirilaren 19an kaleratu ziren jokoaren PlayStation 4 eta PlayStation 5 bertsioak.[2][3] Lego Builder's Journey-ren eta Lego Brawls izan ziren Legok Apple Arcaderentzat egin zituen lehen bi jokoak.[4] Lego Builder's Joureny-k iruzkin positiboak izan zituen oro har.
Lego Builder's Journey | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | LEGO |
Banatze bidea | deskarga digitala eta banaketa digital |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | puzzle bideojokoa |
Hizkuntza | ingelesa, frantsesa, italiera, alemana, gaztelania, arabiera, daniera, nederlandera, japoniera, koreera, portugesa, Brasilgo portugesa, errusiera, Txinera sinplifikatua, txinera tradizionala eta turkiera |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | iOS, iPadOS, tvOS, macOS, Microsoft Windows, Nintendo Switch, Xbox One eta Xbox Series X and Series S (en) |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Adin-sailkapena | |
Telesaila | Lego (en) |
Irakur dezake | iOS |
Software motorea | Unity (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Light Brick Studio (en) |
lightbrick.com… | |