Laborategiko haragi
In vitro ama zeluletatik sortutako haragia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Laborategiko haragia, haragi artifiziala, haragi sintetikoa, landutako haragia edo in vitro haragia, animalia baten gorputzetik zuzenean ez datorren animalia-haragia da: ez da inoiz animalia baten parte izan, baizik eta aldez aurretik animalietatik ateratako muskulu-zelulen hazkuntzatik dator. Zelula ametatik abiatuta, benetako haragiaren egitura berreraikitzen dutela ziurtatzen dute sustatzaileek, eta munduko elikaduraren arazoari irtenbidea eman nahi diote, jasangarritasuna eta animaliekiko tratu etikoa sustatzen duten bitartean.[1]
Era kritikoz «Frankenstein haragia» ere esaten zaio.