Espainiako 1812ko Konstituzioa edo Cádizko konstituzioa Espainiako konstituzio liberal bat izan zen, Cadizko Gorteek aldarrikatua. Espainian, askok Espainiako lehenengo konstituziotzat daukate, Baionakoa ez baitute kontuan hartzen, eta hari 'estatutu' deitzen diote.

Datu azkarrak Mota, Argitaratze-data ...
Espainiako 1812ko Konstituzioa
Thumb
Motakonstituzio
Argitaratze-data1812
1837
HerrialdeaEspainia
Itxi

1812ko Espainiako Konstituzioa mugarri bat da herrialde horren historian, harrezkero alderdi progresista eta liberalaren erreferentzia bilakatu zelako hurrengo hamarkadetan, eta hura berrezarri ere egin zen une desberdinetan, labur bada ere (1820, 1836). Dena den, inspirazio-iturri bilakatu zen beste konstituzio batzuk eta Espainiako nazio-estatua edo estatu zentralizatua eratzeko orduan

Thumb
1812ko Konstituzioaren portada

Izena

Gaztelaniaz, konstituzio hura San Josef egunez onartu zenez eta santu izen horren gaztelaniazko apokoristiko zabalduena Pepe denez, herritar hizkeran La Pepa ere deitu izan zaio.

1820an, Jose Feliz Amundarain zegamar apaizak konstituzio hari buruzko testu bat euskaratu zuen, eta Españiaco Neurquida (gaur egungo grafian, Espainiako Neurkida) eta Españiaco Constitucioa (gaur egungo grafian, Espainiako Konstituzioa) izenak ezarri zizkion.[1]

Testuingurua

1812 urtean, Espainian oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, independentzia gerra gertatzen ari zen. 1807an, Espainiak eta Frantziak Fontainebleuko Ituna sinatu zuten. Portugalek merkataritza harremanak zituen Britania Handiarekin eta, Frantziaren helburua Britania Handiari blokeo kontinentala egitea zenez, Espainiari bere mugak irekitzea eskatu zion Portugal konkistatzeko. Honen truke Espainiari Portugalen zati bat emango zion. Godoyren gobernuak onartu egin zuen hori.

Napoleonen benetako helburua, baina, Espainia konkistatzea zen. Herria oso haserre zegoen Godoy lehen ministroarekin eta Karlos IV.a erregearekin, krisi ekonomiko eta politikoa zela eta. 1808an, herriaren lehen altxamendua izan zen, Aranjuezko matxinada. Urte berdinean hasi egin zen Iberiar Penintsulako Gerra ("Espaniar Independentzia Gerra", gaztelaniaz gerora deitua).

1808an, Jose Bonaparte erregeaz aparte, Batzorde Zentral gorena eratu zen eta probintzia bakoitzeko batzordeetako ordezkaritza osatzen zuten. Erakunde horrek, gerra zuzentzeaz gain, Espainiako politika aurrera atera zuen. 1810an Batzorde Zentral Gorenak biltzeko dei bat egin zuen, erregea kanpoan zela, eta Cádizen elkartu ziren, liberala zelako eta britaniar ontzidiaren babesa zuelako. Cádizen, erreformistak, absolutistak, liberalak eta ilustratuak elkartu ziren.

Hasiera batean, batzartutakoekin bat egin zuen Espainiako ilustrazio despotikoaren ordezkari ezagun bat, José Moñino, Floridablancako kondea, baina 1808an bertan hil zen. Inkisizioak agindutako espetxetik atera berria zen Jovellanos idazleak ere haiekin bat egin zuen, baina hura 1811ko azaroan hil zen. Bertan bildu zirenak monarkiako eliteak baino liberalagoak ziren nabarmen eta, egileak Napoleoni kontrajarri bazitzaizkion ere, lege testu horrek Frantziako Iraultzaz ondoren ezarritako lege testuetatik edaten du nagusiki.

Konstituzioaren ezarpena eta iraupena

Thumb
José Casado de Alisalen 1863ko olio-pintura

Espainian, Aro Garaikidea hasi zen, baita ziklo iraultzailea ere. Liberalismoa ezarri izan arren, absolutismoa eta liberalismoa txandakatu zirelako eta zaila izan zelako liberalismoa guztiz finkatzea. Hasieran, Fernando VII.a errege konstituzionaltzat jartzea pentsatu zuten, eta 1814. urtera arte egon zen indarrean. Urte horretan, baina, Fernando VII.a Baionatik Penintsulara sartu zen, eta estatu kolpe bat eman zuen Valentziako dekretuaren bitartez, konstituzio hari uko eginez.

Testua garrantzitsua da garaia ulertzeko; izan ere, Espainiako lehenengo konstituziotzat jotzen dute askok; bertan, gainera, liberalismoaren printzipioak ezarri ziren eta Antzinako Erregimena abolitu zen. Konstituzio horretan, ez zen egin Euskal Herriko foruei buruzko aipamenik. Hala ere, argi dago foruak ez datozela bat konstituzioarekin. Hori dela eta, euskal lurraldeetan tentsioak sortu zituen, une horretan bakarrik Fernando VII.aren itzulerak baretu zituenak (1814).


1812ko Konstituzioaren geroko oihartzuna

1812ko Konstituzioak iraupen laburra izan zuen, baina hura berrezartzeko geroko ahaleginetarako oinarria ezarri zuen, monarkiaren lurraldeko alderdi progresistarentzako erreferente bihurtu baitzen. Hala, 1820-1823ko Hirurteko Liberalean, konstituzio hori berrezarri egin zen.

Aldi labur horri, Fernando VII.a erregearen absolutismo aldiak jarraitu zion 1833 arte. Hura hildakoan, berriz, liberalek hartu zuten boterea, eta berriz saiatu ziren hura berrezartzen, baita egin ere 1836an ere, labur bada ere: 1837an, Espainiako beste konstituzio moderatuago batek ordezkatu zuen.

Konstituzioaren artikulu batzuk

  • 1. Artikulua: Nazio espainiarra hemisferio bietako espainiar guztien batasuna da.
  • 2. Art. Nazio espainiarra askea eta independentea da, eta ez da eta ezin daiteke familia edo pertsona baten ondasuna izan.
  • 5. Art. Espainiarrak dira Espainiaren menpeko lurraldeetan aske jaio eta bizi diren guztiak, eta beren seme-alabak.
  • 6. Art. Aberriaren maitasuna da espainiar guztien betebehar garrantzitsuenetako bat eta, aldi berean, zuzenak eta eskuzabalak ezan behar dute espainiar guztiek.
  • 7. Art. Espainiar guztiek leial izan behar zaizkio Konstituzioari, legeak bete eta ezarritako agintariak errespetatu behar dituzte.
  • 10. Art. Espainiako lurraldera biltzen dira penintsulan eta ondoko uharteetan: Aragoi, Asturias, Gaztela Zaharra, Gaztela Berria, Katalunia, Cordoba, Extremadura, Galizia, Granada, Jaen, Leon Molina, Murtzia, Nafarroa, Euskal Probintziak, Sevilla eta Valentzia, Balearretako eta Kanarietako uharteak, eta Afrikako koloniak. Ipar Amerikan..., Erdialdeko Amerikan..., Asian.
  • 12. Art. Espainiako Nazioaren erlijioa katolikoa, apostolikoerromatarra, egiazko bakarra, da eta izango da beti.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.