Klitori
Bi gorputz leizetsuz osatutako organo zutikor txikia, emakumezkoaren bulbaren aurrealdean dagoena. Organo erogeno garrantzitsua da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena.
Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Klitori | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Alua |
Kokapena | bagina |
Konponenteak | corpus cavernosum clitoridis (en) Klitori-mokoa Klitoriaren moko-azala frenulum of clitoris (en) bulb of vestibule (en) |
Hona drenatzen du | superficial dorsal veins of clitoris (en) deep dorsal vein of clitoris (en) |
Arteria | dorsal artery of clitoris (en) |
Zaina | superficial dorsal veins of clitoris (en) deep dorsal vein of clitoris (en) |
Nerbioa | dorsal nerve of the clitoris (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | clitoris |
MeSH | A05.360.319.887.436 |
TA | A09.2.02.001 |
FMA | 9909 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dagoen atal zutikor bat da; zatirik handiena moko-azalaren edo klitoriaren aurreazalaren azpian ezkutuan dago, eta zati txiki-txiki bat, klitori glandea edo mokoa deiturikoa, botoi itxurakoa, agerian dago aluaren gainaldean. Klitoriaren kilikadurak bagina lubrikatzen ere laguntzen du, eta horrela bagina estaldurarako prestatzen da. Emakumeen sexu plazererako atal garrantzitsua da: klitoria kitzikatuz, orgasmora hel daiteke emakumea.