Orgasmo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Giza sexualitatean, orgasmo deritzo sexu-kitzikapenaren puntu gorenari dagokion erantzun fisiologikoari. Aurretik metatutako tentsio sexuala askatu, eta sexu-atsegin sentsazioa izaten da genitalen inguruan[1][2][3]. Orgasmoa gertatzen den bitartean, taupadak eta arnasketa maiztasun eta intentsitate handienera iristen dira. Era berean, gihar-tentsio handia eta uzkurtzeak gertatzen dira uzkiaren eta genitalen inguruan. Gizonezkoetan isurketa gertatzen da, eta emakumeetan ere, kasu batzuetan, G puntuarekin lotuta egon daitekeen orgasmo likidoa gerta daiteke. Erantzun fisikoaz gain, askotariko erantzun emozionalak ere gertatzen dira, zeinek intentsitate handiko plazeraz gain, oihuak, lantua edo irria eragin dezaketen.