From Wikipedia, the free encyclopedia
Uzkia edo ipurtzuloa digestio-aparatuaren amaieran kokatuta dagoen organoa da, ondestea kanpoaldearekin lotzen duena. Hondakinak kanporatzen ditu.
Uzki | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Digestio-aparatua |
Identifikadoreak | |
Latinez | anus |
TA | A05.7.05.013 |
Terminologia anatomikoa |
Ondestearekin lotuta dago goialdean, heste lodiarekin alegia.
Endodermoa eta ektodermoa bereizten dituen lerro pektineoa, Morgagni zutabeen bukaeran dauden balbula semilunarrek eratuko dutena.
Uzkiaren irekidura, hau da, kanpoaldearekin kontaktuan dagoena.
Uzkiak, kanpotik, dilatatuta dagoenean forma zirkularra du . Hau gertatuko da gorozkiak pasatzean edo objektu bat sartzean. Atsedenean arraildura forma dauka eta bertatik tolesdura erradiatuak ateratzen dira. Uzkia uzkurtzean nabariagoak egiten dira eta luzatzean, desagertzen dira.
Uzki-zuloa inguratzen duen larruazalari uzki-ertza esaten zaio, azal meheagoa, gorriagoa, hezea eta bilorik gabekoa da.
3-4cm luzeera duen kanala izango da, eta diametroz askoz handiagoa izan dezake, esfinterren elastikotasunaren arabera. 3 atal nagusi ezberdinduko ditugu:
Uzki balbulak bata bestearekin bat egiten badute, lerro pektinatua (endodermoz eta ektodermoz osatuta). Lerro hau endodermoz osatutako eta ektodermoz osatutako uzki kanalak banatzen ditu. Lerroaren azpiko eremuari (zuriagoa) pekten eremua edo zona alba deitzen zaio eta uzkiraino luzatzen da. Azkenik, pekten-aren behealdean uzki-larruazaletako ildoa edo esfinter arteko ildoa izango dugu, zeinaren aurretik zelulak ez dira keratanizatuak izango eta ondoren, berriz, keratinizatutak izango dira. Uzki kanalaren beheko muga uzki zuloa izango da.
Ondestea eta barruko esfinterra nerbio sistema autonomoak inerbatzen ditu, bai sinpatikoak zein parasinpatikoak. Aldiz, kanpoko uzki esfinterra gihar ildaskatuz osatuta dagoenez, inerbazio somatikoa du, nerbio pudendoaren bitartez (S2-S4), beraz, ez da autonomoa.
Uzkiak inerbazio sentikorra du eta oso odoleztatua dago. Normalean, bi esfinter hauek uzkurtuta daude.
Barneko esfinterra gihar leunez osatuta dago, beraz nerbio sistema sinpatikoak uzkurketa estimulatzen du eta parasinpatikoak, ordea, inhibitzen du. Kanpoko esfinterra borondatezkoa da.
Orokorrean, beheko uzki nerbioek, nerbio perinealeko zuntz batzuek eta nerbio pundendoaren zenbait adarrek inerbatzen dute.
Odoleztapena beheko ondeste arteriatik dator, barneko arteria pudendoaren adarra dena.
Linfa hodiek gongoil hipogastrikoetan, kanpoko iliakoetan eta iztaiekoetan drainatzen dute.
Uzkiaren funtzioa gorotzak organismotik kanporatzeko zuloa izatea da, iraunketaren bidez. Uzkiaren muskulu jasotzaileak 90º-ko angelua sortzen du ondestearen eta uzkiaren artean, eta horrek gorozkiak igarotzean ixten ditu, mahuka tolestearen antzera.
Iraunketaren prozesuan, ondeste-barneko presioa areagotzen da, eta ondestea gorozkiz betetzen da, eta hori areagotu egiten da zoru pelbikoko eta abdominaleko muskuluen uzkurduren ondorioz.
Nahi gabeko muskulu batek, uzki-esfinter barnekoak eta kanpokoak, erlaxazioaren bidez erantzuten diote presioari, gorotzak uzki-kanalean sartu ahal izateko. Iraunketa aurretik, uzkiko bi esfinterrak eta uzkiko muskulu jasotzailea lasaitzeak ondestearen eta uzkiaren arteko angelua 15º-ra igarotzea eragiten du, eta horrek gorotzak ebakuatzea ahalbidetzen du.
Olatu peristaltikoek gorozkiak uzkira bultzatzen dituzte. Azkenik, uzkiko muskulu jasotzaileak uzkitik tira egiten du gorotzak ateratzen diren bitartean.
Higienea sustatzeko, oro har, gizakiek uzkiaren kanpoaldea garbitzen dute hesteak hustu ondoren. Komuneko papera erabili ohi da — horretarako egiten da — eta/edo bidet bateko urarekin garbitzen da. Uzkiko garbiketa-praktikak aldatu egiten dira giza kulturen artean.
Uzki-eremuan, ileak linea uzkiperinealetik agertzen dira; oro har, garatuago daude gizonengan emakumeengan baino. Gizakietan, pubertaroan eta nerabezaroan androgenoen mailak gora egiten du (gizonezkoen sexu-hormonak). Ile-folikuluak gehikuntza horren ondorio dira, batez ere testosteronarena eta haren deribatuena, eta horrek gorputzean ile androgenikoa haztea eragiten du. Uzkiaren inguruan, ile uzkiperineala izeneko ile mota bat agertzen hasten da, perineo eta uzkiaren ingurua estaltzen duena.
Talde etniko batzuetan, ile uzkiperineala ez da hain ohikoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.