Katuaren eta gurinaren paradoxa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Katuaren eta gurinaren paradoxa[1] edo katuaren eta ogi-xerraren paradoxa[2] bi esaeren konbinazioan oinarritzen da eta era ironikoan egiten den txantxa da. Hauek dira bi esaerak:
- Katuak beti tente erortzen dira
- Gurindun ogi-xigorkiak beti gurinaren aldera erortzen dira
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/20/Buttered_cat.png)
Katu bati gurindun ogi txigortu bat bizkarrean jartzen zaionean eta katua altuera handi batetik erortzen denean sortzen da paradoxa hau.
Michael Davis komikilari eta malabaristak aurkeztu zuen paradoxa honen oinarrizko premisa, 1988ko uztailaren 22an āThe Tonight Show Starring Johny Carsonā telebistako saioan. [3]
John Frazee artistak (Kingston, New York) 1993an OMNI aldizkariaren paradoxen lehiaketa irabazi zuen paradoxa hau aurkeztuz. [4][5]