![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2f/Euskal_atsoa_KochBengoetxea.png/640px-Euskal_atsoa_KochBengoetxea.png&w=640&q=50)
Atsotitz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atsotitza, zahar-hitza, zuhur-hitza, esaera zaharra, erran zaharra edo errefraua herri erabilerako esaldi zuzen, zehatz eta xehea da, ahoz aho transmititua eta tradizio luzekoa eta gehienetan irakaspen morala (osasunari buruzkoak, esaterako "Goizean porrusalda, eguerdian aza; aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak") eta praktikoa (hala nola, eguraldiari buruzkoak, "Goiz gorri, arrats euri"). Sineskeriak ere adieraz ditzakete. Sarritan metaforikoak eta umorezkoak dira, eta bereziki ondo egituratuta daudenean, aforismo izena hartzen dute. Iturburu anitz dituzte, baina anonimoak dira gehienetan eta jatorria aurkitzen zailak. Idatzizko lehen agerpenak ahozko literaturan izaten du sarritan oinarria.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2f/Euskal_atsoa_KochBengoetxea.png/320px-Euskal_atsoa_KochBengoetxea.png)