From Wikipedia, the free encyclopedia
Paradoxa (latinezko paradoxa, "iritzi komunaren kontrakoa") kontraesana dakarren baieztapena edo baieztapen multzoa da, nahiz eta hasiera batean egiazkoak iruditu, edo logikaz eta intuizioaz kontrakoak diruditenak[1]. Beste modu baten esanda, iritzi orokorraren aurkakoa da, edo kontraesan logikoarekin, baina edukia egiazkoa da. Paradoxak ez du kontraesan logikorik, itxura baino ez du.
Oso maiz, ordea, paradoxetako baieztapenetan ez dago benetako kontraesanik, hasierako premisa bat edo gehiago faltsua dela frogatzen delako, edota hitz-jolas bat, edo bateraezina. Edonola ere, paradoxa zenbaitek ez dute eskuarki onartzen diren irtenbiderik (Curryren paradoxa, esaterako).
Kontraesanaren parekoa da paradoxa hitza sarritan. Literaturan eta bestelako arteetan, paradoxek ez dakarte kontraesanik, eta egoera ironikoei atxikita erabiltzen dira. Batzuetan, harridura soilerako erabiltzen da paradoxa hitza.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.