Mekanika kuantikoaren osotasuna zalantzan jartzeko A. Einstein, B. Podolsky eta N. Rosenek proposatutako esperimentu mentala. From Wikipedia, the free encyclopedia
EPR paradoxa alegiazko saiakuntza bat da, Einstein, Podolski eta Rosek (hortik EPR izena) 1935ean argitaraturiko artikuluan proposatutakoa, mekanika kuantikoari bere "errealitate" ikuspegitik aurka eginez eta mekanika kuantikoa fisika teoria osotzat ezin dela hartu erakutsi nahian. Nahiz eta Einstein teoria kuantikoaren sorreran parte nagusia izan, bere azken urteak mekanika kuantikoaren izaera probabilistikoa erasotzen eman zituen. Saiakuntza hau bera eta Niels Bohrren artean sortutako eztabaidaren zati bat da.
1964ean John Bell fisikari irlandarrak paradoxa hau saiakeran baieztatzeko modua aurkitu zuen. Honetan oinarrituta, Bellen teorema argitaratu zuen. Ideia hauek jarraituz, 1982an Alain Aspect eta bere lankideak EPR saiakuntza egin zuten, kaltziozko atomotik igorritako eta angelu zuzenetan polarizatutako bi fotoiekin. Emaitzek Bellen teorema ez zuten jarraitzen eta beraz partikula kuantikoen ez-lokaltasuna frogatutzat eman zen.
EPR paradoxa bat baino, mekanika kuantikoaren lokaltasun printzipioaren kritika bat da. Ustezko saiakuntzan hurrengoa proposatzen da: fotoiak emititzen dituen kanoi batetik bi fotoi ateratzen dira. Azaltzea beharrezkoa ez den modu bat edo bestean, bi fotoi hauek abiadura berdina baina kontrako norabidean mugitzen hasten dira.
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.