From Wikipedia, the free encyclopedia
Niels Henrik David Bohr (Kopenhage, Danimarka, 1885eko Urriaren 7a – Kopenhage, Danimarka, 1962ko Azaroaren 18a) daniar fisikaria izan zen. Atomoaren egitura eta mekanika kuantikoaren inguruan egin zituen bere lanik garrantzitsuenak.
Niels Bohr | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1916 - | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Niels Henrik David Bohr | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kopenhage, 1885eko urriaren 7a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Danimarka | ||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Danimarka Suedia Ingalaterra Ameriketako Estatu Batuak Kopenhage | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Kopenhage, 1962ko azaroaren 18a (77 urte) | ||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Assistens Cemetery (en) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Aita | Christian Bohr | ||||||||||||||||||||||
Ama | Ellen Bohr | ||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Margrethe Nörlund (en) | ||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Leinua | Bohr family (en) | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Trinity College Kopenhageko Unibertsitatea (1903 - 1911) Doktoretza | ||||||||||||||||||||||
Tesia | Studier over Metallernes Elektrontheori (en) | ||||||||||||||||||||||
Tesi zuzendaria | Christian Christiansen (en) Joseph John Thomson | ||||||||||||||||||||||
Doktorego ikaslea(k) | Aage Bohr Robert Bruce Lindsay (en) Svein Rosseland (en) | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa daniera | ||||||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Ernest Rutherford Christian Christiansen (en) Joseph John Thomson | ||||||||||||||||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea, fisikari nuklearra, zientziaren filosofoa, futbolaria eta kimikaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Kopenhageko Unibertsitatea University of Copenhagen Niels Bohr Institute (en) Cambridgeko Unibertsitatea (1911 - 1912) Victoria University of Manchester (en) (1914 - | ||||||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Linzeen Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Bavariar Akademia Poloniako Zientzien Akademia Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en) | ||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Nicholas Baker | ||||||||||||||||||||||
Bohr Kopenhage jaio zen 1885-ean. Aita Christian Bohr zuen, fisiologia irakaslea Copenhageneko Unibertsitatean, eta ama, Ellen Adler Bohr, judu familia aberats eta influentziadun baten senidea. Anaiak, Harald Bohr matematikariak, eta Nielsek futbolzaletasuna amankomunean zuten eta Akadmisk Boldklubek antolatutako jokoetan aritu ziren biak behin baino gehiago.
Bohr Copenhageneko Unibertsitatean doktoratu zen 1911ean, Ernest Rutherfordekinekin Manchesterren (Erresuma Batua) dagoen Victoria Unibertsitatean ikastera joateko. Rutherforden teorietan oinarrituta, Bohrek 1913-ean bere estruktura atomikoen eredua argitaratu zuen, elektroiak atomoren nukleoariari biraka dabiltzala azalduz, nukleotik hurrunen dagoen orbitan biraka dauden elektroiek elementuen ezaugarri kimikoak finkatzen dituztela. Elektroiek orbitaz ere aldatu daitezkela eta energia maila haundiagoko orbita batetik gutxiago batetara pasatzean, fotoi bat igortzen dutela (argi kuantuma) ere zehaztu zuen, kuantum teoriaren oinarria.
1916an Niels Bohr Copenhageneko Unibertsitatean irakasle sartu eta 1920an sortu berria zen "Fisika Teorikoaren Institutua”ren zuzendaria izendatu zuten. 1922an estruktura eta irradazio atomikoan egindako ikerketengatik Fisikako Nobel Saria eskuratu eta gero, Bohrren institutua fisika teorikoaren ardatza bilakatu zen 1920 eta 30 hamarkadetan, garaiko fisikar teoriko ezagunenak handik noizbaiten pasatu zirelarik. Bohrren ikasle ospetsuenetako bat Werner Heisenberg izan zen, mekanika kuantikoaren erabakitzaileetako bat eta alemaniar bonba atomikoaren proiektuen burua.
Bohrren beste ekarpen bat osagarritasunaren printzipioa da: partikulak ezaugarri ezberdinak izan ditzake. Adibidez, argiak uhin eta partikula uholde bezala jardun dezake, nahiz eta bi jarduerak elkartezinak diren. Bohrrek printzipio berezi honen aplikazio filosofikoak ere proposatu zituen, Albert Einsteinen buruhausterako (Einsteinek askoz nahiago zuen fisika klasikoaren determinismoa) eta behin baino gehiago aritu ziren biak eztabaidan osagarritasun printzipioa dela eta (ikusi ingelesez Bohr Einstein debate). Nolanahi ere, bai Einstein zein Max Planck fisika probabilistikoaren aitzindariak izan ziren.
Niels Bohr eta Margrethe emazteak sei seme-alaba izan zituzten; hauetako bat, Aage Niels Bohr fisikari bihurtu eta aitaren antzera, Nobel saria irabazi zuen.
1941ean Bigarren Mundu Gudan Alemaniak Danimarka okupatuta zuelarik, Heisenberg Copenhagen agertu zen (ikusi urrengo atala). 1943an alemaniar poliziak Bohr atxilotu behar zuela jakinda, Suediara lehen eta gero Londresera alde egin zuen.
Nuklear arma eraikuntzak larrituta, ezkutuko Los Alamos laborategian (New Mexico, Estatu Batuak) Manhattan Proiektuan aritu zen aholkulari lanean, segurtasun neurriak dela eta, Nicholas Barker izenpean (Richard Feynmanen ustetan). Hartan zegoela esan omen zuen "(Amerikarrek) ez zuten nere laguntzarik behar bonba atomikoa eraikitzeko" [1].
Bohrren ustetan, sekretu atomikoak zientzialarieen artean elkarbanatu beharko litzateke. J. Robert Oppenheimerrek konbetzituta, Bohr Franklin Roosevelt amerikar presidentearekin hitz egitera joan zen, Manhattan proiektua errusiarrekin banatzeko beharraz iradokitzeko. Rooseveltek britaniar onarpenik gabe erabakirik ez zuela hartuko esan zuen; Churchill guztiz idearen guztiz kontrakoa azaldu zen.
Guda ostean Copenhagenera bueltatu zen, energia nuklearra era baketsuan erabiltzearen alde eginez eta berton hil zen 1962an. Assistens Kirkegården, Nørrebro aldean lurperatuta dago.
Bohrio elementua bere ohorean dago izendatua eta dinamarkar 500kr diru paperean agertzen da. 1965an, hil eta hiru urte geroago, Copenhagen unibertsitateko fisikar institutuak Niels Bohr Institutua izena hartu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.