From Wikipedia, the free encyclopedia
Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (txekieraz: Karel IV., alemanez: Karl IV, latinez: Carolus IV; Praga, 1316ko maiatzaren 14a - Praga, 1378ko azaroaren 29a) Bohemiako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen.
Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1355eko urtarrilaren 6a - 1378ko azaroaren 29a
1346 (egutegi gregorianoa) - 1353 (egutegi gregorianoa) ← Joanes Bohemiakoa - baliorik ez →
1346 - 1378 ← Joanes Bohemiakoa - Wentzeslao IV.a Bohemiakoa →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Praga, 1316ko maiatzaren 14a (egutegi gregorianoa) | ||||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||||
Heriotza | Praga, 1378ko azaroaren 29a (egutegi gregorianoa) (62 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | San Vito katedrala Praga | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Joanes Bohemiakoa | ||||||||
Ama | Elizabeth of Bohemia | ||||||||
Ezkontidea(k) | Blanche of Valois (en) (1323ko maiatzaren 15a (egutegi gregorianoa), 1329 (egutegi gregorianoa) - 1348ko abuztuaren 1a (egutegi gregorianoa)) Anne of Bavaria (en) (1349 (egutegi gregorianoa) - 1353ko otsailaren 2a (egutegi gregorianoa)) Anna von Schweidnitz (en) (1353ko maiatzaren 27a - 1362ko ekainaren 11) Elizabeth of Pomerania (en) (1363ko maiatzaren 21a - 1378ko azaroaren 29a) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | House of Luxembourg (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina alemana txekiera italiera frantses ertaina frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | subiranoa, idazlea, politikaria eta monarka | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Crécy (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Joanes Bohemiakoa, Bohemiako erregearen semea zen. Pragako artzapezpikutegia (1344) eta unibertsitatea (1348) sortu zituen. 1356an Urrezko Bulda eman zuen, enperadorearen hautaketa arautzeko: elizako hiru hauteslek (Maguntziako, Koloniako eta Treverisko artzapezpikuek) eta lau hautesle laikok (Bohemiako erregeak, Rhineko konde palatinoak, Saxoniako dukeak eta Brandenburgoko margrabeak) hautatu behar zuten.
Karlos IV.a lau aldiz ezkondu zen. Bere lehen emaztea Zuria Valoiskoa (1316-1348) izan zen, Karlos Valoiskoaren alaba eta Filipe VI.a Frantziako erregearen arrebaordea[1]. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
? | 1334 | Umetan hil zen. | |
Margarita | 1335 – 1349 maiatzaren 24a | 1342an Luis I.a Hungariakoarekin ezkondu zen eta Hungariako erreguna bihurtu zen. Ez zuen seme-alabarik izan. | |
Katalina | 1342ko abuztuaren 19a – 1395eko apirilaren 26a | 1356ko uztailaren 13an, Rodolfo IV.a Austriako dukearekin ezkondu zen. Bederatzi urtez seme-alabarik gabeko ezkontzaren ondoren, Rodolfo hil zen.
1366ko martxoaren 19an, Oton V.a Bavariako dukearekin ezkondu zen[2]. |
Bigarren emaztea Ana Bavariakoa (1329-1353) zen, Rodolfo II.a Rhineko Palatino kondearen alaba, eta seme bat izan zuten.
Izena | Bizitzako datak |
---|---|
Wentzeslao | 1350–1351 |
Karlos IV.aren hirugarren emaztea Ana Swidnicakoa (1339-1362)[1] zen, Henrike II.a dukearen eta Katalina Anjoukoaren alaba. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
Elisabet | 1358ko apirilaren 19a – 1373ko irailaren 4a | 8 urterekon Alberto III.a Austriako dukearekin ezkondu zen, eta 15 urterekin hil zen. Ez zuten seme-alabarik izan[1]. | |
Wentzeslao | 1361eko otsailaren 26a – 1419ko abuztuaren 16a | Bohemiako erregea (1363-1419) eta Germaniako enperadorea (1378-1400).
1370ean Joana Bavariakoarekin ezkondu zen, eta 1389an Sofia Bavariakoarekin. | |
– | 1362ko uztailaren 11 | Jaiotzean hil zen. |
Haren laugarren emaztea Elisabet Pomeraniakoa izan zen (1345 edo 1347 - 1393), Bogislaw V.a Pomeraniako dukearen eta Elisabet Poloniakoaren alaba. Sei seme-alaba izan zituzten.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
Ana | 1366ko maiatzaren 11 – 1394ko ekainaren 7a | 1382an Rikardo II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu eta Ingalaterrako erregina bihurtu zen[1]. | |
Sigismundo | Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1422-1437), Bohemiako erregea, Brandenburgoko margravea eta Hungariako erregea.
1385ean Maria I.a Hungariakoarekin ezkondu zen, eta hura hil ondoren, 1405-1408 tartean, Barbara Celjekoarekin. | ||
Joan | 1370eko ekainaren 22a – 1396ko martxoaren 1a | Moraviako margravea eta Görlitzeko dukea.
1388an Rikarda Katalina Suediakoarekin ezkondu zen, eta harekin alaba bat izan zuen[1]. | |
Karlos | 1372ko martxoaren 13a – 1373ko uztailaren 24a | ||
Margarita | 1373ko irailaren 29a – 1410eko ekainaren 4a | 1381ean Joan III.a Nurembergekoarekin ezkondu zen, eta harekin alaba bat izan zuen[1]. | |
Henrike | 1377–1378 |
Gainera, Karlos IV.ak 1362an emakume ezezagun batengandik jaiotako seme natural bat izan zuen, Gilen. Brabanten hazi zen, eta aitak aitortu zuen. Diplomazialari bihurtu zen, baina ezer gutxi dakigu bere patuaz[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.