Karavanke
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Karavanke edo Karavanke mendikatea[1] (eslovenieraz: Karavanke, alemanez: Karawanken) Alpeetako mendikatea da, Eslovenia eta Austria arteko mugan dagoena. Natura 2000 Europako sare ekologikoan sarturik dago.
Karavanke | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Stol mendia |
Garaiera | 2.238 m |
Mota | Alpine subsection (en) |
Luzera | 120 km |
Zabalera | 65 km |
Azalera | 5.227 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°24′N 14°24′E |
Honen parte da | Carinthian-Slovenian Alps (en) Q1729032 |
Mendikatea | Carinthian-Slovenian Alps (en) Q1729032 |
Estatu burujabe | Austria |
Austriaren banaketa administratiboa | Karintia |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario |
Zelten karv hitzetik datorrela dirudi, zeina euskaraz "oreina" esan nahi duen.
Ekialdetik mendebaldera luzatzen da eta 120 kilometro dituenez Europako mendilerro luzeenetakoa da. Mendebaldeko zatin mendi altuagoak daude ekialdean baino. Ekialdeko muturrean Kamnik-Savinjako Alpeak ditu jarraian.
Iparraldean Drava ibaiaren haranak mugatzen du, hegoaldean berriz Sava ibaia dauka.
Aurrehistoriatik erabili izan diren pasabide ugari ditu, hala nola, Wurzen (Koreno), Loibl (Ljubelj) eta Seeberg (Jezero). Gaur egun Karavanke tunelak lotzen ditu Villach (Austria) eta Jesenice (Eslovenia).
Harri Aroan dagoeneko populatua izan zen mendilerroa eta erromatarren garaian Noricum probintziaren hegoaldeko muga markatu zuen. Klaudio Ptolomeok k.o. 150 urtean aipatu zituen.
XI mendean Karintia dukerriaren eta Karniolako markaren arteko muga izan zen, baina 1364an Karniola ere dukerria bihurtu zenean bi lurraldeek bat egin zuten Austriako Inperioaren barnean.
1918an Austria-Hungariako Inperioa desegin zenetik aurrera Austria eta Esloveniaren arteko muga izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.