Kamera ilun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kamera iluna edo camera obscura beltza den tresna optiko bat da, kanpoko irudi baten proiekzio laua egiteko aukera ematen duena gainazalaren barruko aldean. Argazkigintza garatu zuten antzinako gailuetako bat izan zen. Gaur egungo argazkigintzako gailu askok “kamera” izena dute antzina bateko kamera ilunarengatik. Kutxa itxi bat eta zulo txiki bat dira, eta zulo horretatik argi kopuru txiki bat sartzen da, kanpoaldeko irudia beste aldeko horman proiektatzen duena. Argazki-paperez hornituz gero, argazki-kamera estenopeiko bihurtzen da.
Jatorrian, areto itxi bat zen, eta haren argi-iturri bakarra hormetako batean egindako zulo txiki bat zen. Zulo horretatik sartzen ziren argi-izpiak, kanpoko objektuak hormetako batean islatuz. Zuloak lente konbergente baten moduan funtzionatzen du, eta, kontrako horman, kanpoko irudia proiektatzen du, bertikalki zein horizontalki alderantzikatuta.