k. d. lang
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kathryn Dawn Lang (Edmonton, Kanada, 1961eko azaroaren 2a) artista gisa k. d. lang izenarekin eta letra xehez ezaguna, Kanadako pop eta country kantautorea da, baita tarteka aktorea ere.
K. d. lang | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kathryn Dawn Lang |
Jaiotza | Edmonton, 1961eko azaroaren 2a (62 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Red Deer Polytechnic (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, aktorea, musikaria, gitarra-jotzailea, soinu banda konpositorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Kitty Wells (en) eta Patsy Cline |
Izengoitia(k) | k.d. lang |
Genero artistikoa | pop musika countrya adult contemporary musika americana jazza herri-kanta herri-musika |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Bumstead Records (en) Elektra Records Nonesuch Sire Records Warner Bros. Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Tibetar budismoa |
kdlang.com | |
|
Lang-ek Juno eta Grammy sariak irabazi ditu bere musika-saioengatik; haren kantu ezagunenen artean aipa daitezke "Constant Craving" eta "Miss Chatelaine". Roy Orbison-ekin hasi zen kantatzen koru lanetan, eta harekin egindako abesti batek eman ziola sona munduan:: Crying[1]. Zinerako musika egin du, eta elkarlanean aritu da zenbait musikari entzutetsurekin, hala nola, Roy Orbison, Tony Bennett, Elton John, Anne Murray, Ann Wilson eta Jane Siberry.[2]
Lesbiana eta beganoa izanda, Lang ezaguna da aktibista gisa, lan egiten baitu animalien eskubideen alde, gay eta lesbianen alde eta Tibeten giza eskubideak errespeta daitezen. Leonard Cohen abeslariaren "Hallelujah" kantua abestu zuen zuzenean 2010eko Neguko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian, Vancouver hirian, Columbia Britainiarrean[3]. Lehenago, abestu egin zuen 1988ko Neguko Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldian, Calgary hirian. Mezzo-soprano baten ahots-irismena du.[4]