Hallelujah
Leonard Cohenen abestia, 1984koa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hallelujah abesti bat da, Leonard Cohen abeslari kanadarrak idatzia eta 1984an argitaratua Various Positions albumean. Hasieran ez zuen arrakasta handirik izan, baina 1991ean ezagunagoa egin zen John Cale abeslariaren bertsioari esker. 1994an Jeff Buckley kantautore estatubatuarrak grabatutako bertsioak arrakasta handia lortu zuen, eta abestia oso pupular bihurtu zen. Himno laikoen “oinarritzat” jotzen dute.[1]
Hallelujah | |
---|---|
Leonard Cohenen eta Susan Boyleren musika-lana | |
Egilea(k) | Leonard Cohen eta Susan Boyle |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Hallelujah |
Honen izena darama | hallelujah (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | folk rock eta gospela |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 4:36 minutu |
Diskoetxea | Columbia Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | Various Positions (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Leonard Cohen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Cohen |
Bideoa | YouTube |
2001ean Shrek filmean agertu zenetik,[2] are eta popularragoa egin zen abestia, eta artista askok bertsionatu dute kontzertu eta grabazioetan: oraingoz, 300 bertsio baino gehiago ezagutzen dira. Abestia sarri erabili da zinean eta telebistan, bai eta telentu lehiaketetan ere. 2016ko azaroan Cohen hil zenean, jendeak interes handiagoa erakutsi zuen "Hallelujah" abestiarekiko, nazioarteko zenbait arrakasta-zerrendatan agertzeraino, hala nola American Billboard Hot 100 delakoa.[3]