![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/10/Zalakain2.jpg/640px-Zalakain2.jpg&w=640&q=50)
Jexuxmari Zalakain
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea (Tolosa, 1947ko abenduaren 22a - ) euskal herritar irakaslea, kazetaritzan doktorea, euskaltzalea, idazlea eta kazetaria da. Zinematografian diplomatua ere bada. Euskarazko prentsako bultzatzaile gisa eta kazetaritzako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1992an defendatu zuen bere doktorego tesia, “Euskal prentsa herri proiektua da” izenekoa, Nikolas Xamardoren zuzendaritzapean.[1] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago dira.[2]
Jexuxmari Zalakain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1947ko abenduaren 22a (76 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, idazlea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
![]() |
Egin egunkarian (1982-1986), Anaitasuna, Jakin, Argia, Misión Abierta (1978-1987), Herria 2000 Eliza eta Uztaro aldizkarietan parte hartu zuen.[3] Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako sailburua izan zen hainbat urtetan, Euskaldunon Egunkaria egunkaria sortu zuen Egunkaria Sortzen ekimeneko sustatzailea ere bai.
Beste irakasle batzuekin batera, 1992-2007 bitartean EHUtik kaleratua izan zen, haren kontratazio-sistema onartu ez eta derrigorrez funtzionario izan beharrean kontratu laborala eskatzeagatik. Hamabost urteko borroka egin ondoren lortu zuten gaur egun indarrean dagoen kontratu-mota hori. Bizitako esperientzia Historia de una pancarta (Pankarta baten istorioa, Arabera arg., Gasteiz 1999) liburuan jaso zuten.
Zalakain Egin egunkariko administrazio-kontseiluko kide izateagatik preso egon zen.[4] 18/98 auzian epaitu eta zortzi urteko zigorra jarri zioten. Espetxean egon zen bitartean, Herria 2000 Eliza aldizkarian idatzi zituen "Espetxeko Kronikak".[5] 2015eko irailaren 27an utzi zuten aske.[6]
Jexux Mari Zalakain aske geratu zen espetxe-zigorra osorik bete ondoren. Kartzela-atarian itxaroten izan zituen berarekin batera zigortu zituzten Pablo Gorostiaga, Murga anaiak eta Jose Luis Elkoro.
« | Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko. | » |
Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean.[7][8] |
Enara Goikoetxea zinema-zuzendariak Jexuxmari Zalakainen esperientzia kontatu du Barrura begiratzeko leihoak film dokumentaleko atal batean.