politikari arabarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Pablo Gorostiaga Gonzalez (Laudio, Araba, 1941eko azaroaren 21a) politikaria eta banku-langile ohia da. Hamabi urtez izan zen bere jaioterriko alkate, eta hamahiru urtez Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide (Herri Batasunaren ordezkari 1984tik 1994ra, eta Euskal Herritarrok alderdiaren ordezkari 1998tik 2001era).[1] Udalbiltzaren jaiotzan parte hartu zuen, eta Laudioko auzo batzarren sorreran aritu zen, Franco hil osteko urteetan.[2]
Pablo Gorostiaga | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1999 - 2003
1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia
1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1987 - 1991 ← Juan José Ibarretxe Markuartu
1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1979 - 1983 - Juan José Ibarretxe Markuartu → | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Laudio, 1941eko azaroaren 21a (82 urte) | ||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Euskal Herritarrok |
Egin egunkariarekiko zuen lotura zela kausa 18/98+ auzian zortzi urteko espetxealdira zigortua,[3] Herrera de La Manchako (Espainia) espetxean zegoen preso, eta ezin izan zuen bere emaztea (Judith Uriarte) ikusi, Uriarte ikusteko baimena beranduegi jaso zuen eta (2013ko irailaren 2an hil zen Judith, gaixoaldi luze baten ondoren).[4][5]
Urte hartan bertan, 2013ko abuztuan, bere jaioterriko jaietako pregoilari izendatu zuten Gorostiaga. Gasteizko Monica Basurto epaileak, ordea, bertan behera utzi zuen Laudioko jai batzordearen erabakia. «Gorostiaga pregoilaria izatea terrorismoaren biktimen duintasunaren aurka doa», arrazoitu zuen Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, epaitegiari debekua ezartzeko eskatu zionean.[6][7][2]
2015ean atera zen gartzelatik gartzela zigor osoa bete eta gero.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.