![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/12/Jose-Luis-Elkoro-2001.jpg/640px-Jose-Luis-Elkoro-2001.jpg&w=640&q=50)
Jose Luis Elkoro
Euskal Politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Luis Elkoro Unamuno (Elgeta, 1935eko martxoaren 14a-) euskal herritar politikari ezkertiar eta abertzalea da.[1] 1976an Bergarako alkatea izendatu zuten, frankismoa amaitu bezain laster. Ordurako bazen ezaguna herrian, udalak egin beharreko lanak nahiko utzita zeudenez Bergara herria dinamizatu zuen Alkartunai mugimenduan aritu zelako.[2]
Jose Luis Elkoro | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1988ko uztailaren 5a - 1990eko irailaren 3a ← Juan Karlos Ioldi Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1987 - 1991
1984ko martxoaren 22a - 1986ko urriaren 1a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Elgeta, 1935eko martxoaren 14a (89 urte) | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua | ||||||||
Lantokia(k) | Madril eta Bergara | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Franko hil ondoren eta alderdi politikoak eta hauteskundeak 1977an antolatu ziren arte, Hego Euskal Herriko "Alkateen mugimenduan" (edo "Bergarako taldea") paper garrantzitsua jokatu zuen Elkorok. Alkateen mugimenduak hainbat herri-aldarrikapenen eskaera bideratu zuen, Ikurrinaren legalizazioa, Xibertako elkarrizketak, eta presoentzako amnistia, besteak beste.[3]
Xibertako elkarrizketen porroten ostean ezker abertzaleko herri-mugimenduak egituratzeko proiektuetan parte hartu zuen: Altsasuko Mahaia, Herri Batasuna, Egin egunkaria...[3]
Enpresaria ere izan da, Elay enpresa sortu eta zuzendu du urteetan.[3]