Elgeta
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Bidegurutze garrantzitsua da, Eibar 8 kilometrotara, Bergara 6 km-ra eta Elorrio 6 km-ra baitaude. Inguruko hiriburuei dagokienez, Gasteiztik 42 km-ra, Bilbotik 45 km-ra eta Donostiatik 78 km-ra dago. 1.099 biztanle zituen 2016. urtean.
Elgeta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Elgeta udalerriaren herrigunea. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
Izen ofiziala | Elgeta | ||||||||||
Alkatea | Iraitz Lazkano | ||||||||||
Posta kodea | 20690 | ||||||||||
INE kodea | 20033 | ||||||||||
Herritarra | elgetar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°08′12″N 2°29′16″W | ||||||||||
Azalera | 17 km² | ||||||||||
Garaiera | 200-725 | ||||||||||
Distantzia | 78 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.119 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 65,82 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 16,82 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 63,91 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,56 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 16,36 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,3 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 74 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 66.38 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1335ko irailaren 13 | ||||||||||
Webgunea | http://www.elgeta.eus/ |
Herriaren izenaren oinarri etimologikoan elge/elke osagaia dago (lur landua edo alorra esan nahi du), beste zenbait toponimo euskaldunetan ere agertzen dena: Elgea (Araba), Elketa (Urnietako baserri bat), Elkano (Nafarroako herria), Elkarte (Nafarroako Erresuma zaharreko terminoa)[4].
Bertakoen eta inguruko herrietako euskaldunen ahoskeran Élgeta esan ohi da, entonazioa lehen silaban indarturik. Kontraste egiten du gaztelerazko Elgueta formarekin, zeinak indarra bigarren silaban duen[5].
Mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia).
Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.
Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Intxortatxiki (Mendratxo), Gazteluatx, Eguarbitza, Goikomendi, Azkonabieta eta Galdaramuño mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudela. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.
Herriguneaz gain, Ariola (Aixola), Goimendi, Egotxeaga zeharra, Larragibel zeharra, Arantzeta zeharra, Uriburualdea, Uriarte, Antsoategi, Izuziaga zeharra, Arroeta eta Asentzio landa-auzuneek udalerria osatzen dute.
Lehen sektore ekonomikoa nagusia izan da tradizionalki Elgetan, beste euskal herrietan bezala, abeltzaintza eta basogintza nagusiki. Industria inguruko herrietan baino beranduago sartu zen, burdinolak eta errotak jarduera zaharrak ordezko moduan bazeudela.
1965 inguruan industrializazioa hasi zen, eta gaur egun hartzen du herriko jarduera osoaren erdia.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %1,5. Bigarren sektorea %74,2. Hirugarren sektorea %23,8. Eraikuntza %0,5.[12]
2019an 1.139 biztanle zituen. Horietatik %17,3k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,17 ziren.[12]
Elgetako biztanleria |
---|
Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten berriro alkate.[13]
Elgetako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu* | 6 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 9 |
Iraitz Lazkano (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[14]
Elgetako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu* | 5 / 9 |
||||
Gu geu Elgeta plataforma | 4 / 9 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alderdi politikoa | 2011 | 2007 | ||
---|---|---|---|---|
Botoak% | Zinegotziak | Botoak% | Zinegotziak | |
Aralar | 37,85% | 4 | 39,13% | 4 |
Bildu | 37,69% | 3 | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 21,23% | 2 | - | - |
Eusko Alkartasuna (EA) | - | - | 32,45% | 3 |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) | - | - | 26,71% | 2 |
Mendebaleko euskararen[18] aldaera bat da herriko[19] jatorrizko euskalkia, sortaldeko azpieuskalkiari[20] dagokion debaerdiko euskara[21] hain zuzen. Gaur egun ere herritarren %85 inguru euskal hiztunak dira.
Elgetarrek ÉL-ge-ta ahoskatzen dute beren herriaren izena, entonazio argi batean lehen silaban jarriz indarra. Kontraste bizia egiten du horrek gaztelaniazko Elgueta entonatzen den moduarekin.
Espaloia Kafe Antzokia kulturgunea 2004ko ekainean zabaldu zuten, eskualdeko erreferentea dena. Gaur egun, itxita dago egunerokotasunean eta ekitaldi eta kultur jardueretarako zabaltzen dute (2016).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.