Jair Bolsonaro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jair Messias Bolsonaro (Glicério, Brasil, 1955eko martxoaren 21a) brasildar militar ohia eta politikaria da. 2018an bere burua presidentetza hauteskundeetara aurkeztu zuen.[1] Brasilgo presidentea izan zen 2019ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era.
Datu azkarrak 53. Mercosur Pro Tempore Presidency (en), 38. Brasilgo presidente ...
Itxi
Oso politikari polemikoa da, haren eskuin muturreko pentsaera nazionalista eta kontserbadoreagatik[1], 1964ko Brasilgo diktadura militarra defendatzeagatik, ezker politikoari egiten dizkion kritikengatik, torturaren erabilera defendatzeagatik, LGBT kolektiboaren aurkako jarreragatik eta egindako beste adierazpen batzuengatik.