Erromatar Eliza Katolikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromatar Eliza Katolikoa[1] katolizismoan fededun kristauen adierazpen handiena da, eta mundu osoan 1.166.000.000 partaide baino gehiago zituen 2009. urtean.[2] Kontuan izan behar da Eliza Katolikoak katolikotzat hartzen duela bere baitan bataiaturiko edonor, nahiz eta egun ez duen fede edo eliza bizitzarik, espreski Elizatik ateratzea eskatu ez badu. Apostasia izeneko prozesua egitera behartzen du.[3][4]
Erromatar Eliza Katolikoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | röm.-kath. | |
Mota | Kristau-sinesbidea, historic church (en) eta Eliza kristaua | |
Herrialdea | Vatikano Hiria | |
Jarduera | ||
Kidetza | Association of Christian Churches in Germany (en) | |
Kide kopurua | 1.285.000.000 (2015) | |
Honen parte | katolizismo | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Frantzisko | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | Albanian Greek Catholic Church (en) Armeniar Eliza Katolikoa Belarusian Greek Catholic Church (en) Bulgarian Greek Catholic Church (en) Byzantine Catholic Church (en) Catholic cleric (en) Catholic laity (en) Eliza Katoliko Koptoa Eliza greziar katoliko-melkita Eliza katoliko maronita Eliza latino Eritrean Catholic Church (en) Ethiopian Catholic Church (en) Greek Byzantine Catholic Church (en) Greek Catholic Church of Croatia and Serbia (en) Hungarian Greek Catholic Church (en) Italo-Albanian Catholic Church (en) Kaldear Eliza Katolikoa Macedonian Greek Catholic Church (en) Romanian Greek Catholic Church (en) Russian Greek Catholic Church (en) Slovak Greek Catholic Church (en) Syriac Catholic Church (en) Syro-Malabar Church (en) Syro-Malankara Catholic Church (en) Ukrainako Greziar Eliza Katolikoa | |
Zeren jabe | Sacred Heart Cathedral (en) , Malinasko katedrala, Tokioko katedrala, Maria Rosenkranzkönigin (en) , Vatican Climate Forest (en) , Sarja Church (en) , Cross of Justin II (en) , Gleeson College (en) , Thomas More College (en) , Bishop Saint and Saint Francis of Assisi (en) , Anberesko katedrala, Jauregi Apostolikoa, San Rokeren gorestea, Marienaltar (Conrad von Soest), Bernardino Sienakoa predikatzen Alfontso V.a Aragoikoaren aurrean, Pesaro Madonna (en) , Sermon and Deeds of the Antichrist (en) eta Saint Matthew and the Angel (en) | |
Sortzailea | ||
Sorlekua | Jerusalem | |
Jasotako sariak | 'Verschlossene Auster' award (2010) | |
webgune ofiziala |
Erromatar Eliza Katolikoa da gaur egun alhan diren gobernuz kanpoko erakundeen artean zaharrena. Erromatar erlijio katolikoa nagusi den herrialdeetan, Erromatar Eliza Katolikoa Eliza izenaz da ezaguna, besterik gabe. Termino horrek ez du balio Suediaren kasuan adibidez, «Eliza» esatean eliza protestantea ulertzen baita han. Era berean, kontuan izan behar da badirela beste Eliza katoliko batzuk, hala nola Ekialdeko Eliza katolikoak; eta Eliza ortodoxoak ere katolikotzat du bere burua (katoliko izenondoa grezierazko καθολικός, katholikos hitzetik dator, eta «unibertsal» edo «orokor» esan nahi du).
Vatikanoko II. Kontzilioaren ostean, indarra hartu zuten eliza izendatzeko beste kontzeptu batzuek: Jainkoaren Herria, Kristoren Sakramentua, Kristoren emaztea, Kristoren gorputza, eta abar.