From Wikipedia, the free encyclopedia
Jafet (hebreeraz: יפת, Yapheth; antzinako grezieraz: Ἰάφεθ; turkieraz: Yafes, Iapheth; latinez: Iafeth edo Iapetus; arabieraz: يافث) Noeren hirugarren semea izan zen, Sem eta Kamen anaia. Genesi liburuaren arabera, zintzo jokatu zen aitarekin, eta bedeinkapena jaso zuen harengandik. Seme-alaba ugari izan zituen eta lurralde askotara zabaldu zen haren arraza.
Bibliako Hasiera edo Genesian agertzen den zerrenda etnikoari jarraiki, Europako herrien eta arrazen aita da Jafet.
19. mendean, zenbait hizkuntzalarik, hizkuntza indoeuropearrak izendatzeko erabili izan zuten 'hizkuntza jafetikoak' terminoa, hizkuntza semitikoen erabilpenarekin analogiaz, baina izenak ez zuen arrakasta handirik izan.
20. mendean, aldiz, Nikolai Marr hizkuntzalari georgiarrak beste hizkuntza multzokatze bat izendatzeko erabili zuen 'hizkuntza jafetikoak': Kaukasoko hizkuntzak, hizkuntza semito-kamitikoak (geroago Afro-asiar hizkuntzak izendatuak) eta euskara barne hartuko lituzke talde hipotetiko honek[1]. Teoria honek ez zuen aldekotasun handirik jaso bere garaian, eta ez da ontzat ematen hizkuntzalaritza serioan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.