Izurria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Izurria, frantsesez: La Peste, Albert Camus frantziar-aljeliar idazlearen eleberri bat da. 1947ko ekainaren 10ean argitaratu zen eta urte hartako Kritikaren Saria (Prix des Critiques) irabazi zuen. Alegoria eta pentsamendu karga handiko eleberri humanista bat da. XX. mendeko Frantziako literaturako idazlan garrantzitsuenetako bat bezala jotzen da.
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; gaixotasuna gaitzat duena beste hau da: «Izurri»
Datu azkarrak Izurria, Jatorria ...
Izurria | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Albert Camus | |||
Sorrera-urtea | 1947 | |||
Argitaratze-data | 1947 | |||
Izenburua | La peste, Die Pest eta Mor | |||
Mugimendua | existentialism (en) | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Argitaletxea | Éditions Gallimard | |||
Honen izena darama | izurri buboniko | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | absurdism (en) | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Oran | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | izurri bubonikoa eta epidemia | |||
Euskaraz | ||||
Izenburua | Izurria | |||
Itzultzailea | Imanol Tapia | |||
Argitaletxea | Ibaizabal | |||
Argitaratze-data | 1993 | |||
Orrialdeak | 268 | |||
ISBN | 978-8479922009 | |||
kronologia | ||||
|
Itxi
Eleberria 1849an Orango biztanleriaren ehuneko handi bat hil zuen kolera izurritean oinarritzen dela uste da, baina istorioa 1940ko hamarkadan kokatzen da.
1993an Imanol Tapia itzultzaileak euskaratu eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen.