From Wikipedia, the free encyclopedia
Epidemia, izurria edo izurritea edo lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion gaixotasuna da. Batzuetan, lekuan lekukoa da (munduko leku zehatz batean) edo orokorragoa. Hainbat kontinentetakoa edo mundu osokoa denean, pandemia hitza erabiltzen da. Beste mota bateko eritasunekin loturik egon daitekeen arren, termino hori gaixotasun infekziosoekin erabiltzen da batez ere.
Bereziki, Yersinia pestis (Yersinen baziloa) edo Pasteurella pestis baziloek eragindako gaixotasunetarako erabili da izurrite izena. Izurriak gizakiak eta animaliak (karraskariak, batez ere) jotzen ditu. Karraskariak dira baziloaren bizitoki nagusia. Arratoien arkakusoaren (Xenopsylla cheopis) eta, batzuetan, gizakiaren arkakusoaren (Pulex irritans) bitartez kutsatua izaten da. Izurriak gizonaren birikak joz gero, airearen bitartez ere kutsa daiteke.
Hiru era nagusitan ageri da eritasuna gizakiarengan: zorne izurria, odol izurria eta biriketako izurria.
Odol izurriak eta biriketakoak jotako gehienak hiltzen dira.
Izurria eritasun endemikoa da Tibeten, Indian, Mesopotamian, Erdialdeko Afrikan, Hego Ameriketako zenbait lurraldetan eta Ipar Ameriketako mendebalean. Sendagaiak: estreptomizina eta kloranfenikola. Eritasuna endemikoa den lurraldeetan, txertoak erabiltzen dira, eragin handikoak, baina immunitate aldi murritzekoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.