Izurri bubonikoa gaixotasun infekziosoa da, Yersinia pestisbakterioak eragindakoa. Iraganean (Erdi Aroan eta hurrengo mendeetan) gaitz honek izurrite beldurgarriekin astindu zuen Europa osoa. XX. mendearen hasieran desagertu zen Europatik, baina gaitzak bizirik dirau Afrikan, Asian eta Amerikako zenbait lurraldetan.
Ikerlari batzuen ustez izurri bubonikoa historian zehar hildako gehien eragin duen gaixotasun infekziosoa da; XIV. mendean azaldutako pandemiak (Izurri Beltzak) Europako biztanleriaren herena akabatu zuen.
Izurriaren infekzio-fokuak; urdinez, eremu endemikoak