bizkaitar gizarte langile eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ixone Andreu Egia (Santurtzi, Bizkaia, 1995) bizkaitar gizarte langile, emakumeen aurkako indarkerian aditu eta politikaria da.
Ixone Andreu | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||
2023 - Hautetsia: 2023ko Espainiako udal hauteskundeak
2023 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Santurtzi, 1995 (28/29 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Bizilekua | Santurtzi | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Asti Leku Ikastola Deustuko Unibertsitatea gradu Deustuko Unibertsitatea (2020 - 2021) master : Genero-indarkeria | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | gizarte-langilea, gizarte hezitzailea eta politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Kidetza | Euzko Gaztedi | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||
2023tik Santurtziko Udalean EAJko zinegotzi hautetsia da. Horrez gain, udal gobernuko kidea ere bada, Gizarte Ekintza eta Berdintasunerako zinegotzi delegatu moduan.
Familia abertzale batean jaio zen. Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasketak. Bertan, Aintzane Urkijoren alabarekin batera ikasi zuen.
Gizarte-langintza gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta baita gizarte-hezkuntza gradua ere. Ondoren, emakumeen aurkako indarkerian esku-hartzeko masterra ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean 2021ean. Bere master amaierako ikerlana "Sexualitatea eta genero mandatuen eragina pornografiaren eraikuntzan" izan zen.[1]
Emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean aritu izan da Andreu, hainbat eremu eta kanpaietan, adibidez Beldur Barik bezalako ekimenetan.
2006. urtean, hamaika urte zituela, Andreuk ETB1eko Egin kantu! talent showan parte hartu zuen lehiakide gisa, Nerea Aliasek aurkeztua eta Joxe Mendizabal coach zelarik. Lehiaketaren finalera heldu eta finalista moduan geratu zen.[2]
Gaztetik Euzko Gaztedi erakundearen parte izan da, baita EAJ alderdiaren parte ere.
2023ko udal hauteskundeetan Santurtziko Udaleko zerrendaren parte izen zen, EAJren partez.[3] Andreu zinegotzi hautetsia izan zen.[4]
Karmele Tubilla Santurtziko alkate hautatu zuten. Andreu udal-gobernuko kide izendatu zuen Tubillak, Gizarte Ekintza eta Berdintasunerako zinegotzi delegatu moduan.[5][6][7][8]
Andreuk Asti Leku Ikastolan ikasi zuen eta bertan Miren Matanzas eduki zuen irakasle. 2023an Santurtziko udalean bat egin zuten, bakoitza alderdi baten ordezkaritzan. Horrez gain, 2023ko udalaren eratze bilkuran, Ixone Andreu eta Miren Matanzasi egokitu zitzaien adin-mahaian egotea, zinegotzi gazteena eta helduena baitziren.[9]
Santurtzin bizi da. Mendizalea da, eta maiz egiten du mendizaletasuna. Miren Matanzasen alabaren eta Aintzane Urkijoren alabaren lagun hurbila da, Asti Leku Ikastolan ikasi zuenekin batera.
Urtea | Telesaila / Programa | Pertsonaia / Rola | Kanala | Oharrak | Erreferentziak |
---|---|---|---|---|---|
2006 | Egin Kantu! | Bera / Lehiakidea | ETB 1 | Finalista | [10] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.