Iwaki (Fukushima)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Iwaki (japonieraz: 青森市 Iwaki-shi ) Japoniako Tōhoku eskualdean dagoen Fukushima prefeturako hiri handiena da baina ez da hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 326.303 biztanle ditu.
Iwaki いわき市 青森市 (Iwaki-shi) | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tōhoku Fukushima | ||
Alkatea | Shimizu Toshio (en) | ||
Izen ofiziala | いわき市 | ||
Jatorrizko izena | いわき市 | ||
Posta kodea | 970-8686 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°03′02″N 140°53′16″E | ||
Azalera | 1,231,35 km² | ||
Mugakideak | Tamura (en) , Ono (en) , Hirono (en) , Naraha (en) , Kawauchi (en) , Furudono (en) , Hirata (en) , Samegawa (en) eta Kitaibaraki (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 336.111 (2021eko martxoaren 1a) −14.126 (2015) | ||
Dentsitatea | 270 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1966ko urriaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Townsville (en) , Yurihonjo (en) , Fushun eta Kauai konderria | ||
http://www.city.iwaki.fukushima.jp/ www.city.iwaki.fukushima.jp |
708an asentamendu bat sortu zuten iparraldeko Emishi herrialdearen balizko inbasioari aurre egiteko. XI mendean Iwaki leinuak populatu zuen lurraldea.
1532an Kidogawako borroka izan zen bertan eta 1600an Sekigaharako Gudua galdu ondoren Tokugawa Ieyasuk Iwaki leinua kanporatu eta Torii Tadamasa ezarri zuen agintean. 1603n Iwakitaira gaztelua eraikitzen hasi zen. Hurrengo urteetan ordea hainbat domeinutan banatua izan zen, Kobuta (1622), Izumi (1634), Tanagura (1634) eta Yunagaya (1670).
1871ean han sistema deuseztu eta 1876an Fukushima prefeturaren barnean ezarri zuten Iwaki. 1897an Honshu uharteko ikatz meategi handiena eta Tokiotik gertuen zegoena ustiatzen hastearekin batera Iwaki hiri industriala bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren ordea ikatza agortu egin zen.
Gaur egungo udalerria 1966an eratu zen hamalau herrik bat egiterakoan eta Taira herrian ezarri zuten udaletxea.
Tōhoku eskualdearen hegoaldean kokaturik dago, Ibaraki prefeturarekin mugan. Prefeturako hiri handiena da azaleraz eta biztanleriaz, eta udalerriak 60 kilometrotako kosta lerroa dauka. Kuroshio eta Oyashio itsaslasterren arteko talkari esker arrantza oso aberatsa da. Ekialdean Ozeano Barea dauka eta mendebaldean mendi eta basoak.
Tōhoku eskualde osoan dagoen hiri industrial garrantzitsuena da. Manufakturak, zurgintza eta industria kimikoak dira nagusi. Nekazaritza eta arrantzak ere pisu handia du hiriaren ekonomian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.