From Wikipedia, the free encyclopedia
Ernst Ingmar Bergman[1] (Uppsala, 1918ko uztailaren 14 – Fårö, Gotland, 2007ko uztailaren 30a) Suediako antzerki eta zinemako zuzendari, gidoigile eta ekoizle eta idazle bat izan zen. Bere garaian, inoiz ez zuen publiko handiaren arretarik izan, agian bere lanak suedieraz filmatzen zituelako, Hollywoodeko zirkuitutik kanpoko zeudelako eta akzio gutxikoak zirelako. Baina giza emozioen paisaia beste edozein zuzendarik baino lehen aztertu zuen, eta kritikarien nahiz zinemagileen errespetu osoa lortu zuen.[2]
Ingmar Bergman | |
---|---|
(1966) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ernst Ingmar Bergman |
Jaiotza | Uppsala Cathedral Assembly (en) , 1918ko uztailaren 14a |
Herrialdea | Suedia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Fårö parish (en) , 2007ko uztailaren 30a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Fårö begravningsplats (en) |
Familia | |
Aita | Erik Bergman |
Ama | Karin Bergman |
Ezkontidea(k) | Else Fisher (1943ko martxoaren 25a - 1945) Ellen Bergman (1945eko uztailaren 22a - 1950) Gun Bergman (1951 - 1959) Käbi Laretei (1959 - 1969) Ingrid von Rosen (1971ko azaroaren 11 - 1995eko maiatzaren 20a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Palmgrenska samskolan (en) Stockholmgo Unibertsitatea (1937 - : arte, literatura zientzia |
Hizkuntzak | alemana suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria, antzerkigilea, aktorea, zinema ekoizlea, autobiografialaria, zinemagilea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Suedia |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
ingmarbergman.se | |
| |
Erik Bergman (1886-1970) artzain luteranoaren eta Karin Åkerblomen bigarren semea, Ingmar Bergman Uppsalan (Suedia) jaio zen. Erlijioaren mundu metafisikoak eragina izan zuen, bai bere haurtzaroan, bai nerabezaroan. Bere heziketa kontzeptu luteranoetan oinarritzen zen: "Ia gure hezkuntza guztia bekatua, aitorpena, zigorra, barkamena eta errukia bezalako kontzeptuetan oinarritzen zen, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan eta Jainkoarekiko faktore konkretuetan", idatzi du bere oroitzapenetan. «Zigorrak guztiz naturalak ziren, inoiz zalantzan jartzen ez zen zerbait. Batzuetan, azkarrak eta sinpleak ziren, zaplaztekoak eta ipurdikoak bezala, baina forma oso sofistikatuak ere har zitezkeen, belaunaldiz belaunaldi landuak"[3]. Bere lan asko beldur eta harreman bortitz horietan inspiratuta daude. Zigorren erritua eta bere haurtzaroko beste pasadizo batzuk bere pelikula ezagunenetako batean antzezten dira: Fanny and Alexander, non Alexander, hamar urteko mutikoa, Bergman txikiaren transkripzioa den.
Apurka-apurka, Bergman gazteak bere sentimenduak eta sinesmenak bideratzeko modua bilatu zuen, gurasoen balioetatik gero eta independenteago bihurtuz, bere nortasun espirituala bilatuz, baina, bere bizitzan zehar, Bergmanek beti mantendu zuen bere haurtzaroarekin kanal irekia, eta, bertan, zinema indarrez sartu zen, oinarrizko zinematografo baten dohainarekin, eta horrek era guztietako ametsetara eta ezagutza teknikoetara eraman zuen[4].
Hamahiru urterekin, batxilergoa ikasi zuen Stockholmeko eskola pribatu batean; geroago, Letretan eta Artearen Historian lizentziadun izan zen Unibertsitatean. Antzerkian eta, gero, zineman, bere burua adierazteko eta bere sormen ahalmena eta gaitasuna bideratzeko bi bide egokienak aurkitu zituen. Bigarren Mundu Gerrako urteetan, jada bere familiatik urrundurik, zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen Stockholmeko Royal Opera House-n. Dena den, bere bizitza osoan jarraituko zion haurtzaroko irudi eta baloreek, eta aitaren lanarekiko hurbiltasunak galdera metafisikoetan murgildu zuten: heriotza, autonomia, mina eta maitasuna.
Bergmanen karrera zinematografikoa 1941ean hasi zen gidoilari gisa. Bere lehen gidoia 1944an sortu zuen, bere ipuin batetik abiatuta, Hets (Tortura), azkenean Alf Sjöbergek zuzendutako film bat izan zena. Gidoilari gisa egindako lanarekin batera, script gainbegirale gisa jardun zuen; eta bere bigarren autobiografian, Images izenburukoan, Bergmanek adierazten du berak egin zuela kanpoaldeko azken filmaketa (zuzendari profesional gisa hasi zen horrekin), eta Sjöbertek bere istorio obsesibo eta bortitza ukitu zuela, pertsonaiari barne-tentsio berezia eman ziona izanik.[5] Filma ]]Victor Sjöström]]ek ekoitzi zuen, eta, beraz, Bergmanek gertuko harremana izan zuen bi zuzendari handirekin. Sjöströmek lagunduko zion, aktore gisa bere bi filmetan parte hartuz.
Heats filmaren nazioarteko arrakastak zuzendari izaten hasteko aukera eman zion Bergmani, urtebete geroago, Kris filmarekin. Hurrengo hamar urteetan dozena bat film baino gehiago idatzi eta zuzendu zituen, besteak beste, Det regnar på vår kärlek, Fängelse 1949an, Gycklarnas afton eta Sommaren med Monika, biak 1953an. Bitxia bada ere, nazioarteko lehen aintzatespena, bai publikoaren aldetik, bai kritikaren aldetik, industria zinematografikoaren gune nagusitik kanpo zeuden herrialdeetan eman zen: Espainian, Argentinan, Uruguain.
Bi antzerkigilek, Henrik Ibsenek eta, batez ere, August Strindbergek, eragin zioten, eta hainbeste erakartzen zuten gai handiak agertzen ziren mundu batean sartu zuten, giro dramatiko, itogarri eta ia desesperatu batez kargaturik. Horrek arrasto sakona utzi zuen Bergman gaztearen izpirituan, eta eragin nabarmena bere obra artistikoan.
Maiz gehienbat Aktoreen Zuzendaria zela esan izan da, antzerkigintzan zuen eskarmentu handiari esker zinemako aktoreak egoki eta begirunez tratatzeko trebezia zuen, honela aktoreek ere berarekin gustura lan egiten zutelako, horren froga onena beraren zuzendaritzapean lan egin zuten aktore askok bere beste film ugaritan errepikatzen zutela da[6]. Haren aktore gustukoenen artean Harriet Andersson, Bibi Andersson, Liv Ullmann, Gunnar Björnstrand, Erland Josephson, Ingrid Thulin eta Max von Sydow zeuden, Ingrid Bergman bera ere zuzendu zuen.
Europa osoko zinemagile garrantzitsuenetakoa izan da, korronte artistiko nagusietatik at egon baitzen beti eta bere nortasunarekin bere estiloa eraiki baitzuen. Bere filmetako gaiak orotarikoak dira baina betiere gizakien barne gatazka eta bizipenekin lotuak: bizitzaren zentzua, heriotza, bakardadea, isolamendua, gizakion barne beldurrak, maitasuna, bikoteen arteko harremanak, desleialtasuna, elkarbizitza, erlijioa eta Jainkoaren eza, amatasuna, abortua, egunerokotasuna edo errutina, zahartzaroa, haurtzaroa, gizartea, eta abar.
Bere filmak orokorrean erritmo lasaia eta solasaldi edo esaldi sakonak izan ohi dituzte, zuzendariak burututako teknika, honela ikusleek entzundakoa barneratu eta hurrengo eszenara igaro aurretik gogoeta laburra egiteko denboratxo bat izan dezaten.
Sarritan Bergman zinemagileak idazlea ezkutatu du. Hauek dira bere lan literarioak:
Jungfrukällan (1961), Scener ur ett äktenskap (1975), Ansikte mot ansikte (1976), Höstsonaten (1978) eta Fanny och Alexander (1984).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.