Iltze ubela (Gomphus clavatus) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona bada ere, bere bakantasunagatik merezi du errespetatzea.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...
Iltze ubela
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaGomphus
Espeziea Gomphus clavatus
Gray, 1821
BasionimoaMerulius clavatus
Mikologia
 
eztenak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Deskribapena

Karpoforoa: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Borra baten edo kono moztu baten itxura du. Hasieran ia laua da, ondoren kopa gisa hondoratzen da. Gaztetan lila ilun kolorea du, ondoren hori-oliba kolorea hartzen du. Ertz irregularra eta gingilduna du.

Himenoforoa: Tolestura dekurrenteak, adarkatuak, lila edo more kolorekoak, purpura kolorea oinarrian, koloregabetzeko joera du eta tonu horixka hartzen du, esporen koloreagatik.

Hanka: Lodia, 4 eta 6 cm arteko garaiera, betea, gogorra, tomentosoa, more kolore ilunekoa, zahartzean zurbilduaz joaten da.

Haragia: Harroa, lodia, zurixka, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen. Usain atsegina du eta zaporea mikatz samarra.[2]

Etimologia: Clavatus epitetoa latinetik dator, borra itxuran esan nahi duen "clavatus" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

Jangarri oso preziatua.[3]

Nahasketa arriskua

Ez da erraza beste espezie batekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, koniferoen azpian, hostozabaletan eta baso mistoetan ere bai, korroak edo lerroak eratuz, gehienetan ale askokoak. Ez da oso ohikoa gure eskualdean.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, iltze ubela desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.