argitaletxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ikas, edo Ikas euskal pedagogia zerbitzua 1959 urtean sortutako 1901eko legepeko elkartea da.[1] Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzarentzat 3 misio betetzen ditu:
1951eko Deixonne legearen ildotik sortu zen Ikas elkartea, 1959ko agorrilaren 27an eta 28an, Euskaltzaleen Biltzarrak Baionako Euskal Museoan antolatu pedagogia jardunaldietan, 200 bat irakaslek parte hartu zutela.
1970eko hamarkadan euskalgintzako elkarte aitzindaria zen Ikas, eta egitura zenbait sortu zituen, hala nola UEU (Udako Euskal UNibertsitatea)
1996an pedagogia zentro bihurtu zen Ikas, Garapen kontseiluaren gidaritzapean eta CRDPren partaidetzan.
Baionatik lekutu (despeditu) eta, Uztaritzeko Lota jauregian hasi zen elkartea Zuzendari postuaz gain, Hezkunde nazionalak dokumentalista plaza bat eman zion.
1999an Hezkunde nazionalak bigarren irakasle postua eman zuen, lehen mailako argitalpen-proiektuen eramateko.
Tamalez, Convention Specifique Pays Basque lurralde-kontratuan, ikas obratzaile izan beharrean, azkenean Akitaniako CRDP (Centre Regional de Documentation Pedaogique) izendatu zuten agintariek.
Hala ere, Ikas garatzen hasi zen, lehen mailako ikastresnen eskaintza aberastuz. Maulen, Xiberoko adarra sortu zuen 2003an.
2004ko abenduan Euskararen Erakunde Publikoa sortu zen. Aurrerantzean horrek izan du ikasmaterialgintzaren eskumena, eta hiru urterik behin hitzarena sinatu du Ikasekin.
2010ean, Hezkunde nazionalak eskatuta ASFORED erakundearen ebaluazioak kalitatearen labela eman zion Ikas-i. Harrezkero, erakunde publikoek zerbitzu publikoen emaile gisa ezagutzen dute.
2012an Lota jauregia utzi eta alboan dagoen eraikinera pasa zen.
2019an baliabide eskaetan baina lehen mailako, kolegioko eta helduen irakaskuntzarako ikasmaterialak produzitzen jarraitzen du.
Luis Dassance izan lehen zuzendaria 1959tik 1967ra. Geroago hauek izan dira Jean Haritxelhar, Danielle Albizu (1987-1996), Xan Errotabehere (1996-2000), Mixel Jorajuria (2000-2008), Alazne Petuya (2008-2009) eta Maite Erdozaintzi-Etxart (2010etik).
Idazle hauek Ikaseko idazkariak izan dira: Marijane Minaberri , Piarres Xarriton, Xarles Bidegain, Manex Goienetxe (1983-1994), Erramun Baxok (1991-1996), eta Aines Dufau (1996tik).
Euskararen Erakunde Publikoa eta Hezkunde nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da Ikas :
1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :
Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da,[2] eta notizia guztiak deskargatzen ahalko dira.
Ikasek irakasleendako formakuntza eta informazio saioak antolatzen ditu, baita ere pedagogia saileko animazioak.
Adibidez :
- Inauteriak eskoletan
- Hizkuntz baliabide numerikoen erabilera
Ikus beherago argitalpen nagusien atala.
Zuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan.
IKAS Uztaritzen kokatua da, Lapurdiko bizkondeen karrikako 81 zenbakian.
Elkarteburua Maite Erdozaintzi-Etxart da eta zuzendaria Aines Dufau.[3][4] Hamar langile ari dira IKASen.
Administrazio kontseilua honela osatua da :
Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.
Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, Ikasek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.
Arteen historia
Musika
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.