Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Iguzkitza[4] ([iɣus̻kits̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. 15.6 kilometro koadro ditu azalera, eta 333 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Iguzkitza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Igúzquiza | ||
Alkatea | Salvador Garin Zabala (CIVSD, indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31125 | ||
Herritarra | iguzkitzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′47″N 2°05′07″W | ||
Azalera | 18 km² | ||
Garaiera | 521 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 301 (2023: −6) | ||
Dentsitatea | 16,72 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,52 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 28,17 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,5 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 12,90 (2018: %6,18) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ayuntamientodeiguzquiza.es |
Metauten, Allin (iparraldean), Aiegi (ekialdean), Deikaztelu, Jurramendiko fazeria (hegoaldean), Villamayor de Monjardin eta Abaigar (mendebaldean) dira mugakideak.
Iguzkitzan, itsasoaren mailatik 526 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
1846 arte, egungo Iguzkitzak (gaztelaniaz La Solana) izen bereko udalerri bat osatzen zuen Arroitz, Barbarin, Lukin eta Villamayor de Monjardinekin batera. Egungo Iguzkitzak hauek osatzen dute: Azketa, Iguzkitza (herriburua), Labeaga eta Urbiola.
Iguzkitzako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,29a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Iguzkitzako alkatea Candidatura Independiente del Valle de Santesteban de Deio (CIVSD) herri ekimeneko Salvador Garin Zabala da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,70) eta boto zuriak 22 (botoen %15,28). Abstentzioa %48,97koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Candidatura Independiente del Valle de Santesteban | 122 | 7 |
2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak, CIVSD eta Independiente de Igúzquiza[6]. Bigarrenak espainiar fiskaltzaren inpugnazioa pairatu zuen[7]. Inpugnazioa bertan behera geratu bazen ere, helegitea jarri ez zuelako hauteskundeetatik kanpo geratu zen[8]. CIVSDk 91 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza -Garin- erdietsi zituen.
Iguzkitzako udaleko idazkaria Barbarin, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.
2007-2011 | Salvador Garin Zabala | CIVSD |
2011- | Salvador Garin Zabala | CIVSD |
Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:
Iguzkitza "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.