From Wikipedia, the free encyclopedia
IV. Ardanza gobernua edo V. legealdiko Eusko Jaurlaritza 1994ko abenduaren 31 eta 1999ko urtarrilaren 2a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen, 1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak laugarren aldiz hautatu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakari, EAJren, PSE-EEren eta Eusko Alkartasunaren babesarekin. EAJ, PSE-EE eta EAren arteko koalizio gobernua izan zen, baina 1998ko uztailean PSE-EEk gobernua utzi zuen kideei Herri Batasunarekin lerratzea egotzita, eta legealdiko azken hilabeteetan EAJ eta EAk soilik osatu zuten gobernua. Ardanza lehendakariaren azken agintaldia izan zen.
Ardanza IV gobernua | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
V. legealdia | ||||||||
| ||||||||
Gobernua | ||||||||
Erakundea | Eusko Jaurlaritza | |||||||
Lehendakaria | Jose Antonio Ardanza | |||||||
Hautaketa | 1994ko urriaren 23a | |||||||
Inbestidura | 1994ko abenduaren 29a | |||||||
Sorrera | 1994ko abenduaren 31 | |||||||
Bukaera | 1999ko urtarrilaren 2a | |||||||
Iraupena | 4 urte eta 2 egunak | |||||||
Osaera | ||||||||
Kontseilariak | 10 | |||||||
Alderdiak | EAJ PSE-EE (1998ko uztailera arte) EA | |||||||
Ordezkaritza | ||||||||
Eusko Legebiltzarra | 31 / 75 | |||||||
Oposizioa | PSE-EE (1998ko uztailetik aurrera) Herri Batasuna PP EB-B UA | |||||||
Oposizioko burua | Karmelo Landa (1998ko urtarrila arte) Rakel Peña (1998ko urtarrila - uztaila) Jesus Egiguren (1998ko uztailetik aurrera) | |||||||
1997ko irailean Ramon Jauregi sailburu sozialistak gobernua utzi zuen PSOEren Exekutiba Federaleko kide izendatu zutelako, Politika Autonomikoaren arduradun, eta Francisco Egeak ordezkatu zuen.
Izena | Irudia | Alderdia | Saila | Hasiera | Amaiera | Err. | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jose Antonio Ardanza | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakaria | 1994ko abenduak 31 | 1999ko urtarrilak 2 | [1] | ||
Juan Jose Ibarretxe | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakariordea | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [2][3] | ||
Ogasuna eta Herri Administrazioa | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | |||||
Ramon Jauregi | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza | 1995eko urtarrilak 4 | 1997ko irailak 30 | [4][5] | ||
Francisco Egea | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | 1997ko irailak 30 | 1998ko uztailak 3 | [6][7] | |||
Juan Mari Atutxa | Euzko Alderdi Jeltzalea | Herrizaingoa | 1995eko urtarrilak 4 | 1998ko azaroak 26 | [8][9] | ||
Javier Retegi | Euzko Alderdi Jeltzalea | Industria, Nekazaritza eta Arrantza | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [10][3] | ||
Inaxio Oliveri | Eusko Alkartasuna | Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [11][3] | ||
Iñaki Azkuna | Euzko Alderdi Jeltzalea | Osasuna | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [12][3] | ||
Mari Karmen Garmendia | Euzko Alderdi Jeltzalea | Kultura | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [13][3] | ||
Patxi Ormazabal | Eusko Alkartasuna | Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [14][3] | ||
Jose Antonio Maturana | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | Garraioa eta Herrilanak | 1995eko urtarrilak 4 | 1998ko uztailak 3 | [15][16] | ||
Rosa Díez | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa | 1995eko urtarrilak 4 | 1998ko uztailak 3 | [17][18] |
1998ko uztailaren 1ean PSE-EEk jaurlaritza uztea erabaki zuen, EAJ eta EA gobernukideek Espainiako Konstituzioari zin egin ez ziotenez HBrekin lerratu zirela argudiatuta. Era horretan, legealdiko azken lau hilabeteetarako sailburu berriak izendatu zituen lehendakariak, PSE-EEren hiru sailburuak ordezkatuz. EAko Sabin Intxaurragak hartu zuen Francisco Egearen saila (Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza), eta EAJko Alvaro Amannek eta Belen Greavesek ordezkatu zituzten, hurrenez hurren, Jose Antonio Maturana (Garraioa eta Herrilanak) eta Rosa Diez (Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa). Halaber, 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, jaurlaritza jardunean zegoela, Juan Mari Atutxak Herrizaingo sailburu izateari utzi zion Eusko Legebiltzarreko mahaiburu hautatua izan zelako, eta Jose Manuel Martiarenak bete zuen bere lekua 1999ko urtarrilean Ibarretxeren lehen gobernua osatu arte.
Izena | Irudia | Alderdia | Saila | Hasiera | Amaiera | Err. | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jose Antonio Ardanza | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakaria | 1994ko abenduak 31 | 1999ko urtarrilak 2 | [1] | ||
Juan Jose Ibarretxe | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakariordea | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [2][3] | ||
Ogasuna eta Herri Administrazioa | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | |||||
Sabin Intxaurraga | Eusko Alkartasuna | Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza | 1998ko uztailak 3 | 1999ko urtarrilak 7 | [19][3] | ||
Juan Mari Atutxa | Euzko Alderdi Jeltzalea | Herrizaingoa | 1995eko urtarrilak 4 | 1998ko azaroak 26 | [8][9] | ||
Jose Manuel Martiarena | Euzko Alderdi Jeltzalea | 1998ko azaroak 26 | 1999ko urtarrilak 7 | [20][3] | |||
Javier Retegi | Euzko Alderdi Jeltzalea | Industria, Nekazaritza eta Arrantza | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [10][3] | ||
Inaxio Oliveri | Eusko Alkartasuna | Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [11][3] | ||
Iñaki Azkuna | Euzko Alderdi Jeltzalea | Osasuna | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [12][3] | ||
Mari Karmen Garmendia | Euzko Alderdi Jeltzalea | Kultura | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [13][3] | ||
Patxi Ormazabal | Eusko Alkartasuna | Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa | 1995eko urtarrilak 4 | 1999ko urtarrilak 7 | [14][3] | ||
Álvaro Amann | Euzko Alderdi Jeltzalea | Garraioa eta Herrilanak | 1998ko uztailak 3 | 1999ko urtarrilak 7 | [21][3] | ||
Belen Greaves | Euzko Alderdi Jeltzalea | Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa | 1998ko uztailak 3 | 1999ko urtarrilak 7 | [22][3] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.