From Wikipedia, the free encyclopedia
Hudson Ibaiaren Eskola (ingelesez: Hudson River School) XIX. mendeko erdialdeko, 1825-1875) Ameriketako Estatu Batuetako paisaia-margolari talde bat izan zen. Haien ikuspuntuak erromantizismoren eragina erakusten du. Batzuetan ere luminismo amerikarrarekin lotu izan da.[1]
Eskola honen sortzaileak Thomas Cole, Asher Brown Durand eta Thomas Doughty izan ziren. Haiek, Thomas Moran eta Albert Bierstadt bezala, Europan ikasitakoak ziren eta han Düsseldorfko Margolaritza-eskola ezagutu zuten. Dena dela, Ian Chilversen ustez, eragin handiena margolari ingelesena izan zen: Turner eta John Martin.
Thomas Cole izan zen aintzindaria. Ingelesa jaiotzez, Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa). Asher B. Durand, bestetik, Cole baino zaharragoa zen eta Cole hil zenean, Estatu Batuetan bere garaiko paisaien margolari onena bezala onartua izan zen. Bere estiloa intimoagoa zen.[1]
Gehien batean eskola honen ezaugarri nagusia argiaren tratamendua da. Hona hemen beste ezaugarri batzuk:[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.